154. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Los Arcosko U.E. 8 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua.
Behin betiko onespena

Los Arcosko Udalak, 2012ko uztailaren 5ean egin bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen: U.E. 8 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua 2011ko irailaren 23an hasiera batean onetsi ondoren, eta dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik 20 egun balioduneko epea iraganda, 2011ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, urriaren 3an, erabaki da behin betiko onestea Los Arcosko U.E. 8 unitatea birzatitzeko proiektua, Sprogesi, S.L.k sustatu duena; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean eta gai honetaz indarra duten gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

Los Arcosen, 2012ko uztailaren 16an.-Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L1211190