154. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

GASTEIZKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 57/2012 betearazpen-pieza

Jesús Sevillano Hernández jaunak, Gasteizko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Minerva Pizarro Zarate andreak eskaturik, diziplinako kaleratzea dela-eta, Agua de Panela S.L.U.ren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 57/2012 betearazpen-piezaren autoetan, honako hau eman da:

Autoa:

Hori erabakitzen duen magistratua: David Hidalgo Fernandez jauna.

Gasteizen, 2012ko ekainaren 26an.

Xedapen zatia:

1.-Erabakitzen da behin betiko betearaztea lan harremana iraungitzeko 2012ko maiatzaren 3ko autoa, Fernando Herrero Silva jaunak (alderdi betearazlea) Agua de Panela S.L.U. enpresaren aurka (betearazpenpeko alderdia) eskatutakoa.

2.-Betearazpena abiarazten da 14.754,61 euroko printzipala ordain dadin, gehi 2.950,92 euro interes eta kostuetarako, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.

3.-Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, enpresa zordunaren langileen legezko ordezkaritzari eta Soldatak Bermatzeko Funtsari, prozesuan ager daitezen, hala nahi badute (Lan Prozedurari buruzko Legearen 252. eta 23. artikuluak).

Aurka egiteko bidea: epaileari zuzendutako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Bulego Judizialean, jakinarazpena jaso eta ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtso horretan, errekurtsogilearen ustez ebazpenak zer arau-hauste duen adieraziko da, baita eskatu diren prozesuko betebehar eta baldintzak bete diren ala ez ere, eta, horretaz gainera, abiarazitako betearazpenari buruzko aurkakotasuna ondorioztatzen ahalko da, LJLaren 239. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusitakoaren arabera.

Errekurtsoa jartzeak ez du etenen errekurritutako ebazpena (LJLaren 186.3 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko 25 euroko gordailua egin behar da. Bestela errekurtsoa ez da tramitatzeko onartuko. Epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan sartu behar da diru kopuru hori, eta sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egin beharretik salbuetsita daude doako laguntza juridikorako eskubidea dutenak, sindikatuak, Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunak edo langileak, Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Eta Agua de Panela S.L.U.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Gasteizen, 2012ko ekainaren 26an.-Idazkari judiziala, Jesús Sevillano Hernández.

Iragarkiaren kodea: J1210341