154. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO
ETA INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 1193/2011 prozedura

Tuteran, bi mila eta hamabiko uztailaren bian. Edurne Miranda de Ortiz de Latierro andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Pedro Luis Arregui Salinas prokuradore jaunak eskaturik, adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 1193/2011 familia prozedura tramitatzen ari da Tuterako Lehen Auzialdiko 5. Epaitegi honetan, Lida Cristina Noreña Florez andrearen aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Miguel Angel Guillorme jaunaren izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Xedapen zatia:

Miguel Ángel Guillorme eta Lida Cristina Noreña y Florez senar-emazteen dibortzioa dekretatzen da, Kode Zibilaren 102. artikuluan aurreikusitako ex lege ondorioekin. Epaiaren irmotasuna dela bide, ezkontza bidezko lotura desegin da eta, erregistro zibilean inskribatzen denetik aurrera, ondorioak izanen ditu hirugarrenentzat.

Ez da kostuetarako kondenarik egiten.

Jakinaraz bekie alderdiei legean aurreikusitako moduan, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 265. eta 266. artikuluekin bat.

Ebazpen honen aurka, apelazio errekurtsoa aurkezten ahal da.

Hori erabaki, agindu eta sinatu du Ángel Manuel de Pedro Tomás jaunak, Tuterako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiko epaileak. Fede ematen dut. Epaile magistratua.

Eta Lida Cristina Noreña Florez andreari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara daitezen.

Tuteran, 2012ko uztailaren 2an.-Idazkaria, Edurne Miranda Ortiz de Latierro.

Iragarkiaren kodea: J1210337