154. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktu orokorra. 150/2010 prozedura

Iruñeko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegia.

150/2010 judizio arrunta.

Goian aipatutako prozeduran, hitzez hitz honela dioen ebazpena eman da:

Roper Alsasua SL enpresak sustaturik, Hermida prokuradore jauna ordezkari eta Díaz Martínez eta Rubio Muzás legelari jaunak defendatzaile dituela, epaitegi honetan 150/10 prozedura arrunta bideratzen ari da Haizea 2002 SL demandatuaren aurka, eta 2012ko ekainaren 28an 160/12 epaia eman da. Hona epaitza:

Epaitza:

Osorik baiesten dut Hermida prokuradore jaunak Roper Alsasua, S.L. enpresaren izenean jarritako demanda, Haizea 2002, S.L.ren aurkakoa, eta demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hau ordaintzera:

-5.510 euro.

-Abenduaren 29ko 3/04 Legearen 7. artikuluko interesak, 08.10.22tik erabat ordaindu arte.

-Prozeduraren kostuak.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren ediktuen bidez jakinaraziko zaio Haizea 2002, S.L. demandatuari), eta aditzera eman ez dela irmoa, eta apelazio errekurtsoa onartzen dela bi ondoreetan; hori jakinarazi eta biharamunetik ondoko hogei egunean aurkeztu beharko da, epaitegi honi eta Probintzia Auzitegiari zuzendutako idazkiaren bidez. Bertan adieraziko da apelatzen den ebazpena, zein erabaki errekurritzen diren eta zein alegaziotan oinarritzen den inpugnazioa (PZLaren 458. artikulua, urriaren 11ko 37/2011 Legearen bidez onetsitako testuaren arabera, eta lege horren xedapen iragankor bakarra eta 1/00 Legearen bigarren xedapen iragankorra).

Eta Haizea 2002, S.L. non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Iruñean, 2012ko uztailaren 5ean.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1210240