154. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Ediktua-Enkantea. 477/2012-D hipoteka-betearazpena

M. Victoria Baztán Maisterrak, idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: organo judizial honetan hipoteka-betearazpeneko 477/2012-D autoak bideratzen ari dira. Caja Rural de Navarra, Sociedad Cooperativa de Créditok sustatu ditu, Leache prokuradore jauna ordezkari duela, Agrupación Errekabitarteren aurka, diru kopuru hauek erreklamatzeko: 455.064,04 euroko printzipala, gehi interes eta kostuetarako kalkulatu diren 91.000,00 euro, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa. Autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia organo honetako idazkaritzan 2012ko urriaren 18ko eguerdiko hamabietan egin dadin, baldintza hauei jarraikiz:

Lehenbizikoa.-Posturak egiteko baldintzak. Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute. Banesto bankuaren gordailu eta kontsignazioen 0030 1846 42 000 500 1274 kontuan, oharretan 3161 0000 06 0477 12 erreferentzia jarriz, enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztu beharko dute. (Gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten bada, halaxe adieraziko da gordekinean). Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 647., 669.1 eta 666. artikuluak). Posturarik onena balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea postura onenaren alde onetsiko da. Gutxiago bada, PZLaren 670. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Bigarrena.-Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak besteekin batera jarriko dira jendaurrean, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 648. artikulua).

Hirugarrena.-Titulazioa eta zamak. Enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askitzat hartzea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.

Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 668. eta 669.2 artikuluak).

Laugarrena.-Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean.

Bosgarrena.-Jarduketak azterturik, ez da inolako errentamendurik ageri.

Seigarrena.-Betearazpenpekoa non den ez jakiteagatik zitazioaren jakinarazpena egiterik ez balego ere, honako hau egiten da jakinarazteko balio izan dezan.

Enkantean jartzen diren finkak:

1.-Hiri finka: etxebizitza edo duplex pisua, 4-B motakoa. Sanjuango Bidea karrikako 4. zenbakia duen eraikineko lehenengo eta bigarren solairuetan dago. 106,90 m²-ko azalera du. Eranskin gisa honako honen jabaria dagokio:

-Garajea, sotoko solairuan 7. zenbakia duena; azalera 13,37 m²-koa da.

-Trastelekua, sotoko solairuan 7. zenbakia duena; azalera 10,07 m²-koa da.

Inskripzioa: 4.339. liburukia, 46. liburua, 91. orria, 3.064. finka, Iruñeko 8. Jabetza Erregistroa.

Balorazioa.-Ehun eta hogeita hamalau mila zazpiehun eta laurogeita hiru euro eta berrogeita zazpi zentimo (134.783,47 euro).

2.-Hiri finka: etxebizitza edo duplex pisua, 1-B motakoa. Sanjuango Bidea karrikako 4. zenbakia duen eraikineko lehenengo eta bigarren solairuetan dago. 106,90 m²-ko azalera du. Eranskin gisa honako honen jabaria dagokio:

-Garajea, sotoko solairuan 1. zenbakia duena; azalera 12,54 m²-koa da.

-Garajea, sotoko solairuan 1. zenbakia duena; azalera 9,90 m²-koa da.

Inskripzioa: 4.339. liburukia, 46. liburua, 82. orria, 3.061. finka, Iruñeko 8. Jabetza Erregistroa.

Balorazioa.-Ehun eta hogeita hamabost mila bostehun eta hamasei euro eta berrogeita hamalau zentimo (135.516,54 euro).

3.-Hiri finka: etxebizitza edo duplex pisua, 4-A motakoa. Sanjuango Bidea karrikako 4. zenbakia duen eraikineko beheko eta lehenengo solairuetan dago. 112,60 m²-ko azalera du. Eranskin gisa honako honen jabaria dagokio:

-Garajea, sotoko solairuan 8. zenbakia duena; azalera 13,20 m²-koa da.

-Garajea, sotoko solairuan 8. zenbakia duena; azalera 10,44 m²-koa da.

Inskripzioa: 4.339. liburukia, 46. liburua, 73. orria, 3.058. finka, Iruñeko 8. Jabetza Erregistroa.

Balorazioa: ehun eta hogeita hamahiru mila seiehun eta berrogeita hamasei euro eta hogeita sei zentimo (133.656,26 euro).

4.-Hiri finka: etxebizitza edo duplex pisua, 1-A motakoa. Sanjuango Bidea karrikako 6. zenbakia duen eraikineko beheko eta lehenengo solairuetan dago. 112,60 m²-ko azalera du. Eranskin gisa honako honen jabaria dagokio:

-Garajea, sotoko solairuan 2. zenbakia duena; azalera 14 m²-koa da.

-Trastelekua, sotoko solairuan 2. zenbakia duena; azalera 9,90 m²-koa da.

Inskripzioa: 4.339. liburukia, 46. liburua, 28. orria, 3.043. finka, Iruñeko 8. Jabetza Erregistroa.

Balorazioa: ehun eta hogeita hamabi mila bostehun eta berrogeita hamalau euro eta hamasei zentimo (132.554,16 euro).

Iruñean, 2012ko uztailaren 4an.-Idazkari judiziala, M. Victoria Baztán Maisterra.

Iragarkiaren kodea: J1210239