154. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 826/2011 judizio arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:

Ezesten dut Juana María Laita Merino prokuradoreak Manuel Vazquez Vazquezen izenean eta hura ordezkatuz jarritako demanda, eta, hortaz, absolbitzen ditut auzi ihesean dagoen Alconiz Dental SL eta Mapfre Seguros, Mercedes Hermoso De Mendoza Erviti prokuradoreak ordezkatuta, eta prozesuko kostuak demandatzaileak ordaindu behar ditu.

Ebazpen honen aurka, apelazio errekurtsoa aurkezten ahal da, hura jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean.

Eta Alconiz Dental SLri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko uztailaren 11n.-Idazkari judiziala, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J1210481