153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, Burlatako Udalaren zerbitzuko gizarte hezitzaile izateko bi lanpostu, barneko igoera txanda murriztuan eta oposizio murriztuaren bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Udal honetako alkateak, gaurko datarekin, ebazpen hau eman du. Hona hemen testua:

1.-Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea gizarte hezitzaile izateko bi lanpostu oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdian. Hura 2012ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 21ean. Hona hemen:

Onartuak:

Aragón Fernández, Susana

Unanua Villava, Yolanda

Baztertuak: Inor ez

2.-Izangai baztertuek, zerrenda hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamar egun baliodunean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte edo, aurkeztutako dokumentazioan akatsik izanez gero, horiek zuzendu.

Burlatan, 2012ko uztailaren 25ean.-Burua, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1211002