153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

90E/2012 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, zenbait baldintzarekin, behe tentsioko linea elektrikoa egiteko proiekturako, Sesmako 3. poligonoko 94. lurzatia hornitzeko. Sustatzailea Hermanos Palacios Morrás, S.L. da.

2012ko otsailaren 14an Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I epigrafean sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Proiektuaren helburua da Sesmako katastroko 3. poligonoko 94. lurzatian kokatzen den nabeari hargune elektrikoa ematea. Nabe hori nekazaritzako eraldakuntzarako erabiltzen da, idortegi gisa. Lurpeko linea elektrikoaren trazadura landalurretik, hiri lurzorutik, abelbidetik eta bide publikotik pasatuko da. 350 bat m luze izanen da, osotara.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak arrazoituz ebatziko duela Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu. Ondorio horietarako, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak proiektuaren aldeko txostena eman zuen 2012ko ekainaren 18an, lurzoru urbanizaezinari dagokionez.

Sesmako Udalak 2012ko apirilaren 11n txostena eman zuen jarduketaren bateragarritasunari buruz, hirigintzaren ikuspuntutik, eta baldintza batzuk aipatu zituen. Espedientean Plangintza eta Laguntza Atalaren 2012ko martxoaren 16ko aldeko txostena, baldintza batzuekin, jaso da.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren irailaren 13ko 1436/2011 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea, zenbait baldintzarekin, lurpeko behe tentsioko linea elektrikoa egiteko proiekturako, Sesmako 3. poligonoko 94. lurzatia hornitzeko. Sustatzailea Hermanos Palacios Morrás, S.L. da.

2. Baimena neurri zuzentzaile hauek betetzearen baldintzapean eman da:

-157. lurzatiko ibilgua modu perpendikularrean gurutzatu beharko da, ez zeihar (proiektuan planteatzen den bezala). Posible bada, ibilgutik zanga ireki ordez, linea elektrikoa Sesmako zeharbideko zubian paratuko da (NA-8404 errepidea). Bestetik, ibilguarekin paralelo doan tartean, linea elektrikoa ibilgu horren ezponda gainaldetik 5 m-tara egonen da, gutxienez.

-Abelbideari dagokionez, bete behar dira Plangintza eta Laguntza Atalaren 2012ko martxoaren 16ko txostenean ageri diren baldintzak.

-Nekazaritzako erabilera edo erabilera naturala (sakana) duten tarteetan indusketatik gelditzen diren lurrak erabiliko dira, lurraren morfologia eta emankortasuna lehengoratzeko.

Hirigintza arlokoak:

Egin nahi den jarduerak uki ditzakeen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu, kasuan kasuko gaian eskudun diren organoei eskatu eta gero.

3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 2.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.

4. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu. Artikulu horretan, lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Sesmako Udalari, Basozaintzari (Lizarra Hegoaldea) eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko ekainaren 25ean.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1210011