153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MADRILGO LAN ARLOKO 16. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 314/2012 prozedura

Ana Correchel Calvo andreak, Madrilgo Lan arloko 16. Epaitegiko idazkariak, aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, María Ángeles Pérez Serranok eskaturik, kaleratzeagatiko erreklamazioa dela-eta, Construcciones Sánchez Domínguez Sando SAren, Sando Desarrollos Constructivos SLren, Sando Desarrollos Industriales SLren, Sando Desarrollos Inmobiliarios SLren, Sando Energías Renovables SLren, Sando Express SLren, Sando Diversificación SLren, Sando Ferroviaria, SLren, Sando Gestión de Empresas, SLren, Sando Gestión Social Andalucía Sociedad Limitadaren, Sando Gestión Social, SLren, Suministros de Hormigones Asfálticos, SLren, Grupo Empresarial Sando SLren aurka bideratzen ari den 314/2012 prozesuaren barnean, erabaki da Sando Gestión Social, SLri zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2012ko abenduaren 13an, 11:00etan, Lan arloko 16. Epaitegi honen judizio-aretoan ager dadin (Princesa kalea 3, 5. solairua), adiskidetze-ekitaldia egiteko eta, beharrezkoa bada, judizioa. Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela eta, bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuetan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Eta Sando Gestión Social, SLri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki-oholean jartzeko.

Madrilen, 2012ko ekainaren 12an.-Idazkari judiziala, Pilar Ortiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: J1209971