153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. Titulu judizialak betearazteko 118/2011 prozedura

Juan Martin Elipe Guerrak eta Ángel María Calahorra Martínezek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Obetrans Tudela, S.L.ren eta Excatrans Telu, S.L.ren aurka epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 0000118/2011 prozeduran, xedapen zatian honela dioen ebazpena eman da 2011ko irailaren 12an:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Juan Martin Elipe Guerrak eta Angel María Calahorra Martínezek eskaturik, Obetrans Tudela, S.L.ren eta Excatrans Telu, S.L.ren aurka, eta betearazpena abiaraztea. Autoak prest daude alderdiei zitazioa egiteko LPLaren 278. artikuluan ezarritako agerraldirako.

Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen hau legezko eran eta ohartaraz bekie haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.4 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar eguneko epean betearazpenpeko alderdiak aurka egin ahal dio abian jarritako betearazpenari, PZLaren 556. artikuluan eta hurrengoetan adierazten den moduan.

2011ko urriaren 20an, xedapen zatian hauxe dioen autoa eman zen:

Lehenbizikoa.-Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru hauek berdintzeko adina ondasun enbarga biezazkiote betearazpenpeko alderdiari, hots, Obetrans Tudela, S.L.ri eta Excatrans Telu, S.L.ri:

1.-63.726,72 euroko printzipala.

2.-Interesetarako kalkulatu diren 3.823,60 euro.

3.-Kostuetarako kalkulatu diren 6.372,67 euro.

Zordunari adierazten zaio erreklamatzen zaizkion diru kopuru horiek epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan ordain ditzakeela: Banestoren 00301846420005001274 kontua, 41480000640005001274 kontzeptua.

Igor bedi ofizioa Jabetza Erregistroko Indizeen Zerbitzura eta betearazpenpeko alderdiaren helbideari dagokion jabetza erregistrora, haien datuen arabera betearazpenpeko alderdiak dituen ondasun eta eskubide guztien zerrenda eman dezaten; halaber, erants bedi betearazpenpeko alderdiaren ibilgailuen titulartasunari buruzko informazio oharra.

Ordainarazten den diru kopurua osorik ordaindu ezean, eta ondasunen enbargoa deusetan galarazi gabe, egin bekio zordunari edo haren legezko ordezkariari errekerimendua hamar eguneko epean bere ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezan, bere erantzukizuna bermatzeko beharrezkoak diren xehetasunekin. Ebazpen honen jakinarazpenak horren berri emateko formazko errekerimendua egiteko balio du.

Bigarrena.-Erants bitez Nafarroako Zerga Ogasunaren, Tributu Administrazioaren Estatu Agentziaren, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren datu-baseetara sartzeko aplikazio informatikoetatik lortutako oharrak. Horien edukia aztertuta, betearazpenpeko alderdiaren honako ondasun edo eskubide hauen enbargoa deklaratzen da.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga edo balio erantsiaren gaineko zerga edo beste edozein zerga dela eta -betearazpenpeko alderdiaren izaera juridikoa zein den-, Nafarroako Foru Ogasunak eta Estatuko Ogasunak betearazpenpeko pertsonari edo enpresari itzuli behar dizkioten diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru-kopuruak berdindu arte.

Ibilgailu hauek Obetrans Tudela, S.L. enpresari: R8221BBB, NA8253BB, NA8038Z, NA04673R, 4885FXL, 4848FXL, 0185FXB, 6156FLP, 9364FFJ, 5858FBS, eta 5066 CSD, 7840DYR, NA08791R, NA08790R ibilgailuak Excatrans, S.L. enpresari. Horri dagokionez, igor bitez aginduaren bi kopia ondasun higigarrien erregistro egokira, enbargoaren idatzoharra egiteko, eta eskatu, aldi berean, lotutako zama eta kargen ziurtagiria, Trafiko Zuzendaritza Nagusian ageri direnak ere barnean hartuko dituena.

Obetransi honako hauetan atxikitako ondasunen berrenbargoa, eta auto horietan betearazpenpeko alderdiarentzat gera daitekeen soberakinaren enbargoa: Nafarroako Lan arloko 1. Epaitegia, 102/11, 103/2011 eta 149/2011 betearazpenak; Tuterako Lehen Auzialdiko 5. Epaitegia, 807/11, 887/11, 806/11, 879/11 eta 1122/11 betearazpenak; Tuterako Lehen Auzialdiko 2. Epaitegia, 260/11 betearazpena; Nafarroako Lan arloko 2. Epaitegia, 163/11 eta 134/11 betearazpenak; Lan arloko 4. Epaitegia, 127/11 betearazpena; eta Tuterako Lehen Auzialdiko 4. Epaitegia, 248/11 betearazpena; eta Excatrans Telu, S.L. enpresari, honako hauetakoa: Nafarroako Lan arloko 2. Epaitegia, 163/11 eta 134/11 betearazpenak; Nafarroako Lan arloko 1. Epaitegia, 102/11 eta 149/11 betearazpenak; Nafarroako Lan arloko 4. Epaitegia, 127/11 betearazpena: eta Tuterako Lehen Auzialdiko 5. Epaitegia, 815/11, 817/11 eta 877/11 betearazpenak. Igor bedi behar den idatzagiria, prozedura eta epaitegi horietan enbargoaren kontu har dezaten, eta eskatu, aldi berean, haien premiamendu bidearen egoerari buruzko ziurtagiria.

Betearazpenpeko alderdiek, Obetransek eta Excatrans Telu, S.L. enpresak, jarraian adierazten direnekin dituzten kredituak. Obetransi dagokionez: Construcciones Luciano Elcarte, Construcciones Beltrán Moux, S.A., Maquinza, S.A., Sumelzo, S.A., Proyectos y Obras del Ebro, S.A., Canteras Bulbuente, S.A., Maquinza Servicios, S.A., Centro Castilla Leon, S.A., Servicios y Obras Río Alfaro, S.L., Azysa Obras y Proyectos, S.L., Construcciones Ecay, S.L., Construcciones y Excavaciones Erriberri Coyser Construcciones y Servicios, S.L., Talleres Zubiri e Hijos, S.L., Vías y Construcciones, S.A., Empresa de Transformación Agraria, S.A., Hormigones en masa de Valtierra, S.A., Limagrain Iberica, S.A., Arian Construcción y Gestion de Infraestructuras, Construcciones Santiago Calvo, S.A., Excavaciones Olloquiegui, S.A., Excavaciones Muñoz, S.A., Trituraciones Moviles, S.A., Bigarrena Ute (18/92 Legea), Ute Vimac, S.A., Inabensa, S.A., Elect MOHL, Ferrovial Agroman, S.A., eta Azysa Obras y Pr, Ruiz Ruiz Ernesto; eta, Excatrans Telu, S.L. enpresari dagokionez: Obras Especiales Navarra, S.A., Construcciones y Desmontes Rivera Navarra, Rola Construcciones La Moncayo, S.A., Servicios y Obras Rio Alfaro, S.L., Obras y Servicios Beral, S.L., Venecia, 24 S.L., Vitin y Pachi, S.L., Senur Constructora, S.L., Construcciones y Obras Victorino Vicente, Infraestructuras y Obras de Navarra, S.L. Horiei ofizioa igorriko zaie, bost eguneko epean epaitegi honen banku kontura fransferi dezaten betearazpenean ordaintzeko dagoen diru kopuru osoa, edo aurrerantzean izan ditzaketen zorrak, zenbateko osoa berdindu arte; eta ez betetzearen ondorioei buruz legezko adierazpen eta ohartarazpenak eginen zaizkie.

Betearazpenpeko alderdiek, Obetransek eta Excatrans Telu, S.L. enpresak, hurrenez hurren, Nafarroako Aurrezki Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa eta Euskadiko Kutxa banku erakundeetan eta Nafarroako Aurrezki Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa eta Bartzelonako Caixa D'Estalvis i Pensions banku erakundeetan dituzten kontu korronte, aurrezki kontu eta gordailu mota guztietako saldoak, baita haien izenean dauden balore higigarri guztiak ere, finantza erakunde horiek haien gordailuzain edo bitarteko gisa jarduten badute; hori guztia premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte. Enbargoa bermatzeko eta eraginkorra izan dadin, bidal bekio ofizioa aipatu diren entitateei, betearazpenean erreklamatzen den diru kopurua atxiki dezaten saldo horietatik, egonez gero, eta epaitegi honetako kontura transferi dezaten.

Betearazpenpeko enpresak non diren jakiterik ez dagoenez, jakinaraz bekie hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ediktu bidez.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legezko eran.

Aurka egiteko bidea.-Epaitegi honetako Idazkaritzan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.5 artikulua).

Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan (4148 0000 64 0118 11 kontua) 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan "31. errekurtsoa" idatzi behar da kontzeptu gisa "31. errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Obetrans Tudela S.L.ri eta Excatrans Telu S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2012ko uztailaren 11n.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1210485