153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

87E/2012 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, zenbait baldintzarekin, 13,2 kV-eko aireko linea egiteko proiekturako, "Logroño-Recajo-Viana" lineako AP.205 eta AP.28 euskarriak lotzeko, Vianako udal mugapean. Sustatzailea Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U. da.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu da goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko dokumentazioa. Proiektua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskinaren I) atalean sartuta dago; dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Foru dekretu horren 36. artikuluan ezarrita dago Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua eginen duela Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz, eskaera aurkezten denetik lau hilabeteko epean.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jarduerena bilduko duela; horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu.

Proiektuko aireko linea berria El Encañado alderdian kokatuko da eta 320 m luze izanen da osotara, bi lerrokaduratan. Eremuko hornidura elektrikoaren kalitatea hobetzeko, aireko linearen tarte bat proiektatu da ondoko bi euskarri hauen artean: "Viana-Recajo" aireko linearen 28. euskarria eta "Sequero-Calahorra" (lehengo "Logroño-Calahorra") 66 kV-ko 88. eta 157. (89) euskarrien artean paratuko den euskarria. Tartekatu beharreko euskarri horren eta 88. euskarriaren arteko tartea kenduko da.

Sustatzaileak aurkeztutako agiriak (2011ko urriaren ingurumen ukipenen azterlana barne) aztertu ondoren, Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak txostena eman zuen 2012ko otsailaren 16an. Bertan adierazi zuen proiektuak ez dituela betetzen hegaztiak babesteko baldintza teknikoak eta, bereziki, eskatu zuen euskarrien diseinuan luzagarriak ez erabiltzeko (3. planoko 1. orria aldatu beharra zegoen).

Sustatzaileak erantzuna eman zion 2012ko martxoaren 16an, ingurumen ukipenen beste azterlan bat aurkeztuz. Bertan euskarrien diseinu berriak agertzen ziren (luzagarrien ordez, loturako kate horizontalak erabiliko dira, gutxienez 0,70 metroko segurtasun tartea bermatzen duten isolagailuz osaturik).

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak txostena eman zuen espedienteari buruz 2012ko apirilaren 27an, baita Vianako Udalak ere, 2012ko martxoaren 9an. Bi txosten horietan adierazi zen proiektuko eremua industria erabilerako lurzoru urbanizagarri baten barruan zegoela (Vianako Udal Planeko SI-3 sektorea).

Alde horri buruz, sustatzaileak 2012ko ekainaren 1ean erantzun zuen proiektuko instalazioaren helburua dela hornidura elektrikoa hobetzea SI-3 sektorea garatzen ez den bitartean. Une horretan "aipatu lotura ez da mantenduko, sektorean egin beharreko linea berriak eta linea zaharrak lotu beharko baitira". Sustatzaileak adierazi zuen instalazioak ez dituela ekarriko urbanizazioaren ukipen eta zama gehiagorik.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren irailaren 13ko 1436/2011 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea, zenbait baldintzarekin, 13,2 kV-eko aireko linea egiteko proiekturako, "Logroño-Recajo-Viana" lineako AP.205 eta AP.28 euskarriak lotzeko, Vianako udal mugapean. Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U.k sustatu du proiektua.

2. Baimena neurri zuzentzaile hauek betetzearen baldintzapean egonen da:

Hegaztiak linea berrian elektrokutatzeko arriskua gutxitzearren, eta ingurumen ukipenen azterlanean agertzen dena betetzeko, loturako kate horizontalek isolagailuz (U70AB66, kasu honetan) osaturik egon beharko dute, halako moduan non segurtasun tartea 0,70 metrokoa izanen baita, gutxienez ere.

Orobat, zubiak, zorrotenak eta deribazioko zorrotenak isolatuko dira, zinta edo hodi isolatzailearekin, baita botilen eta autobalbulen terminalak ere, kasu honetan elementu isolatzaile aurremoldeatuekin.

Lanak bukatutakoan, sustatzaileak euskarri berrien argazkiak bidaliko ditu Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalera (eroaleen eta terminalen isolamendua eta composite isolagailuak nola dauden egiaztatzeko).

3. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu. Artikulu horretan, lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Vianako Udalari, Basozaintzari (Lizarra Hegoaldea) eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko ekainaren 25ean.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1210010