153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. Titulu judizialak betearazteko 138/2011 prozedura

Ana Isabel Muñoz Gonzálezek eta Vanesa Navarro Sánchezek eskaturik, norberaren lan arazoak direla-eta, epaitegi honetan Consultora Aragonesa de Comunicaciones, S.L.ren aurka titulu judizialak betearazteko bideratu den 138/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Consultora Aragonesa de Telecomunicaciones, S.L.ren erabateko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe betearazpen-prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu. Zorra 32.150,22 eurokoa da, interesak 1.929,00 euro eta kostuak 3.215,02 euro, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.

Behin ebazpen hau irmo bihurturik, argitara bedi ebazpen hau Merkataritza Erregistroaren Aldizkari Ofizialean.

Behin ebazpen hau irmo bihurturik, artxiba bitez jarduketak, erregistro liburuetako baja eta estatistikarako idatzoharra egin ondoren.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei, legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela organo judizial honi zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du eteteko ondoriorik sortuko (LJALaren 186.3 eta 187. artikuluak).

Eta Consultora Aragonesa de Comunicaciones, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, zedula hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2012ko uztailaren 11n.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1210484