153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1030/2011 prozedura arrunta

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Kemal Dzhemalov Syunetchievek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, lan arloko epaitegi honetan Colocación de Pavimentos Elizalde, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den 1030/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen epaia eman da 2012ko ekainaren 25ean:

Osorik baiesten dut Kemal Dzhemalov Syunetchievek, Colocación de Pavimentos Elizalde, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, aipatutako enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 2.749,07 euro ordaintzera, gehi bidezkoak diren berandutza-interesak, eta Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut deklarazio horri men egitera.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta ohartarazi haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri forma urratzearen ondoriozko erregutze-errekurtsoa izan ezik, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 191.3 artikuluko d) letraren arabera.

Eta Colocación de Pavimentos Elizalde S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko ekainaren 28an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1209961