153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 374/2012 prozedura arrunta

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Ivan Lazarov Mitev jaunak eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Color y Técnicas para Pintar y Decorar S.L. (Colotec S.L.) enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 374/2012 prozeduran, honako epaitza hau duen epaia eman da 2012ko ekainaren 25ean:

"Osorik baiesten dut Ivan Lazarov Mitevek Color y Técnicas para Pintar y Decorar S.L.ren (Colotec S.L.) eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 3.511,24 euro ordaintzera, gehi bidezkoak diren berandutza interesak. Eta Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut deklarazio horri men egitera.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost eguneko epean. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, eta zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetan agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honen gordailu eta kontsignazioen 3160.0000.65.0374.12 kontuan, Banestoren edozein bulegotan, 300 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina oraingoan 3160.0000.67.0374.12 kontuan, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru-sarrera banku-transferentziaren bidez egiten bada, 0030 1846 42 0005001274 zenbakia jarri beharko da, bulego hartzailearen gako gisa.

Diru-kopuru horren ordez banku-abala aurkezten ahalko da, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Eta Color y Técnicas para Pintar y Decorar S.L.ri (Colotec S.L.) legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko ekainaren 27an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1209959