153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1114/2011 prozedura arrunta

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Miguel Angel Tomás Ardanazek eskaturik, eskubideen eta diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Mepamsa SA, Franke España SAU, La Estrela S.A. de Seguros y Reaseguros eta General España S.A. de Seguros y Reaseguros enpresen aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 1114/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen epaia eman da gaurko egunean:

"Miguel Angel Tomás Ardanaz atzera egintzat jotzen da eskubideen eta diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta Mepamsa SAren, Franke España SAUren, La Estrela S.A. de Seguros y Reasegurosen eta General España S.A. de Seguros y Reasegurosen aurka jarritako demandan; demandaren ondorioz egindako jarduketak artxibatuko dira beste tramiterik gabe, eta horren oharra jasoko da erregistro liburu egokian".

Eta Mepamsa SAri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko ekainaren 28an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1209956