153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 1976/2011 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, lesio eta kalteengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

291/12 epaia. Iruñean, 2012ko ekainaren 5ean.

Nik, Rebeca Esther Alonso Adriánek, Iruñeko Instrukzioko 5. Epaitegiko epaile magistratuak, 0001976/2011 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Judizio horretan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, Félix Barroso Paredes eta Roberto Pérez Aranguren, salatzaile-salatu gisa, eta Ricardo Pérez Aranguren, salatu gisa. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:

Epaitza:

Ricardo Pérez Aranguren, Roberto Pérez Aranguren eta Félix Barroso Paredes absolbitu egiten ditut hasiera batean leporatutako faltaren egile gisa egotzi zitzaien erantzukizun kriminaletik. Halaber, kostuen ordainketa ofizioz egitea dekretatzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Ricardo Pérez Arangureni eta Roberto Pérez Arangureni jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko uztailaren 13an.-Epaile magistratua, Fermin Otamendi Zozaya.

Iragarkiaren kodea: J1210537