153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 18/2012 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

246/12 epaia. Iruñean, 2012ko maiatzaren 8an.

Rebeca Esther Alonso Adrián andreak, Iruñeko Instrukzioko 5. Epaitegiko epaile magistratuak, ebasketa-falta batengatik Constantino Alvarez Vallejoren aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 18/12 falta-judizioan, eta ondoko epaia eman du. Salatzailea José María González Martínez de Osaba izan da; Fiskaltzak parte hartu du.

Epaitza:

Constantino Alvarez Vallejo kondenatzen dut, ebasketa-falta baten egilea eta erantzule kriminala den aldetik, hogeita hamar eguneko isuna ordaintzera, egunero zortzi euroko kuota eta guztira berrehun eta berrogei euro, hain zuzen. Zigor Kodearen 53. artikuluko erantzukizun pertsonal subsidiarioa izanen du. Kostuak ere ordaindu beharko ditu.

Constantino Alvarez Vallejo kondenatzen dut El Corte Inglés establezimenduari kalte-ordaina ematera, haren legezko ordezkariari, hain zuzen 96,40 euro. Horretarako, epaia betearazteko, aldez aurretik egiaztatuko da produktuak kaltetu egin direla eta ezin direla berriz ere salgai jarri.

Epai hau irmoa da, judizioaren egintzan jakinarazi delako eta aldeek nahiz fiskaltzak errekurtsorik ez aurkezteko asmoa adierazi dutelako.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta fiskaltzari eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Constantino Alvarez Vallejori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko ekainaren 5ean.-Epaile magistratua, Rebeca Esther Alonso Adrian.

Iragarkiaren kodea: J1209974