153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 584/2012 prozedura

María Asunción Hernández Jiménez andreak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: goian aipatu prozeduran, idazpuruan eta epaitzan hitzez hitz hauxe dioen epaia eman dela:

Fermín Otamendi Zozaya jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, maula-falta batengatik, bidegabeko jabetze-falta batengatik eta beste iruzur batzuengatik Carolina Quiles Naranjo andrearen (Alacanten jaioa) aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 584/2012 falta-judizioan. Judizioaren aktan ageri diren alderdiek hartu dute parte.

Epaitza:

Carolina Quiles Naranjo kondenatzen dut, maula-falta baten egilea eta erantzulea den aldetik, 40 eguneko isuna ordaintzera, eguneko 10 euroko kuota (guztira 400 euro). Ordaindu ezean erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, bi kuota ordaintzen ez diren bakoitzeko egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Prozedurako kostuak ere ordaindu behar ditu.

Erantzukizun zibila dela eta, Carolina Quiles Naranjok 183 euroko kalte-ordaina eman beharko dio María Carmen Villanueva Zubeldíari.

Eta Carolina Quiles Naranjo andreari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Iruñean, 2012ko ekainaren 29an. Sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1209979