153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 405/2012 prozedura

Iruñean, 2012ko ekainaren 25ean.

Margarita Pérez Salazar Resanok, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut:

M.ª Belén Goñi Jiménez prokuradoreak eskaturik Mamoum Maimoum el MrinIen aurka bideratzen ari diren adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 405/2012 familia-prozeduraren autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Mamoum Maimoum el MrinI epatzen da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Prokuradoreak Souad Ftouhen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Mamoum Maimoum el MrinI legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Iruñean, 2012ko ekainaren 25ean.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1209962