153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

400/2012 jabari-espedientea, inmatrikulazioa

Nerea Acebes Lasa andreak, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Isabel Iriarte Antonio andreak eskaturik, epaitegi honetan jabari-espedientearen gaineko 400/2011 prozedura bideratzen ari da, finka hau inmatrikulatzeko:

Txalet moduko etxea, Zangozako udal mugapean, Uñesako bidean, Aita Raimundo Lumbier etorbideko 8an, tarte bat, 2 m zabal, dagoela etxe horren eta aipatu bidearen artean lorategirako erabilia; beheko solairua eta goiko solairua ditu. Beheko solairuak atartea, jantokia, egongela, sukaldea, jakitegia eta komuna ditu, eta bertara sartuz ezkerraldean, garajea bere ate eta guzti (horren gainean, terraza bat du, goiko solairutik sartzeko ate batekin); eta goiko solairuak lau logela ditu, horietako bik horma-armairua dutela. Azalera erabilgarria laurogeita hiru metro eta hamaika dezimetro koadrokoa da, eta guztira eraikitakoa, ehun eta hogeita zortzi metro eta laurogei dezimetro koadrokoa. Beheko solairua bi metro eta hirurogei zentimetro altu da, lur arrasetik, hezetasunak saihesteko. Material hauekin eraki da: hormigoi ziklopeozko zimenduzko betelana, masa-hormigoizko zokaloa, zolako forjatua eta estalkiko euskarria, hormigoi aurreatezatukozko habexkak hormigoi dardaratuzko blokeekin, hormigoi armatuzko zutabe, habe eta burukoak, masa-hormigoizko harmailak, adreiluzko azta osoko jasodurak, zementuzko kanpoko zarpiatuak eta Tirol erako zipriztindua, barnealdeko igeltsuzko luzituak, hodi-teila gorriko estalkia adreiluzko taula gainean, baldosa hidraulikozko zoladura, bertako pinuzko zurajea, pertsiana biribilgarriak, Roca etxeko iturgintza, Bergman hodia eta OKB hari ezkutua elektrizitaterako, olio pintura teilatu-hodietan, zorrotenetan eta zurajean, eta tenple-pintura leuna sabaian eta pikortsua hormetan. Gainontzeko lurra estali gabe dago; etxearen gibelaldean berrogeita hamar metro eta erdi ditu, eta sartu eta ezkerraldera edo hegoaldera, berrehun eta hamar metro koadro. Finka bakar bat da guztia, hirurehun eta berrogeita bost metro koadrokoa, muga hauek dituena: sartu eta eskuinaldera edo iparraldera, Cecila Almarcegui andrearen finka (gaur egun María Angeles Iriarte Almarceguirena); ezkerraldera, altxonbidea; aurrealdera, Uñesako bidea, eta atzealdera, Santa Margarita harrobia.

Erregistroa.-Inskribatu gabe dago, eta 1.485. erregistroko finkaren banantzetik heldu da, 1.320. liburukian, 136. orrian jasotakotik.

Katastroko 2. poligonoko 670. lurzatia da.

Finkak ez du karga, zerga eta errentaririk, eta ez du inongo zortasunik.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar eguneko epean espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Agoitzen, 2012ko uztailaren 10ean.-Idazkari judiziala, Nerea Acebes Lasa.

Iragarkiaren kodea: J1210528