153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa aurrekontuetan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2012ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 21ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu bereziak, 1.121.626 kontu-saila, "Informatikako ekipoak": 9.000 euro.

Kreditu berezia, 1.121.62509 kontu-saila, "Egoitza sozialeko altzariak berritzea eta egoitza egokitzea". 12.000 euro.

Kreditu gehikuntza, 1.322.22621 kontu-saila, "Prebentzio programa": 14.650 euro.

Kreditu gehikuntza, 1.313.22711 kontu-saila, "Famil. Txik. Programa": 6.700 euro.

Finantzabidea: diruzaintzako gerakina.

Noain Elortzibarren, 2012ko uztailaren 11n.-Mankomunitateko burua, Cristina Ardanaz Palacios.

Iragarkiaren kodea: L1210421