153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeko Irati Basoa, S.L. izeneko sozietate publikoa eratzeko espediente administratiboa
Behin betiko onespena

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2012ko apirilaren 26an egindako osoko bilkuran ondoren osorik ematen den erabakia hartu zuen, erregelamenduz eskatutako quorumarekin:

Ikusirik kapital publikoko merkataritza sozietatea sortzeko aukerak aztertzeko sortu den Azterketa Batzordeak aurkeztutako dokumentuak, horien artean, bertzeak bertze, memoria bat eta estatutu proiektu bat baitaude, 2012ko apirilaren 26an egin bilkuran erabaki hau hartu du:

1. Hasiera batean onestea oso-osorik kapital publikoak osaturiko merkataritza sozietatea sortzeko memoria, baita estatutuen proiektua ere, horretarako izendaturiko Azterketa Batzordeak prestatu baititu.

2. Memoria eta estatutuen proiektua jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun naturaleko epean, alegazioak eta oharrak aurkez daitezen.

2012ko maiatzaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (97. zenb.) argitaratutako iragarkiaren bidez, espedientea jendaurrean jarri zen 30 egun naturaleko epean, eta ez da alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Osoko Bilkurak, erregelamenduzko quoruma zuela, honako hau erabaki zuen uztailaren 9an:

1. Behin betiko onestea udal honetako Irati Basoa izeneko sozietate publikoa eratzeko administrazio espedientea, behar bezala eginbideturik espedientean diren memoria eta estatutuei jarraituz eginen baita. Horiek ere behin betiko onetsita gelditu dira.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Irati Basoa S.L. sozietateari 3.300 euroko kapital soziala emanen zaio, sozietateko 110 partaidetza banaezin eta metagarritan zatitua. Partaidetza bakoitzak 30 euroko balio izendatua du eta elkarren segidako zenbaki bana dute, 1etik 110era bitartekoak, biak barne. Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak ordainduko ditu osorik.

4. Batzordeko buruari ahalmena ematea erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

5. Irati Basoa, S.L. sozietatearen Administrazio Kontseiluko kideak izendatzea, estatutuen 17. artikuluan xedatutakoa aplikatuta. Hurrengo hauek dira kideak:

-Victoria Campistegui Miqueleiz, Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeko burua, lehendakariaren kargua izanen duena.

......................................., Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeko diputatua.

......................................., Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeko diputatua.

......................................., Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeko diputatua.

......................................., Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeko diputatua.

6. Erabaki hau jakinaraztea Administrazio Kontseiluko kideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ezkarozen, 2012ko uztailaren 10ean.-Batzordeko burua, Victoria Campistegui.

Iragarkiaren kodea: L1210395