153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa 2012ko ekitaldiko aurrekontuan. Behin betiko onespena. Kreditu berezia

Kreditu berezia eta kreditu gehikuntza hasiera batean onesteko osoko bilkuran hartutako erabakia 2012ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 25ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia:

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 100.000,00 euro.

Finantzabidea:

7. kapitulua.-Kapital-transferentziak: -100.000,00 euro.

Zizur Nagusian, 2012ko uztailaren 13an.-Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L1211120