153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko 2012ko kontribuzioa

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2012ko irailaren 1ean bukatuko dela Hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko 2012ko kontribuzioaren zergagatik igorritako kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak bertan aipatzen den banketxean ordaintzen ahal dira, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagariak 2012ko irailaren 1ean igaroko dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Villatuertan, 2012ko uztailaren 16an.-Alkatea udalburua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L1211066