153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

323/2012 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Afera Juridikoetako eta Lehendakaritzako zuzendari nagusiak emana, maiatzaren 31ko 258/2012 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofizialaren (NAGIHEO) eta haren Gobernu Batzordearen inskripzioa egitea agindu zen, baita haren estatutuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea ere.

Afera Juridikoetako eta Lehendakaritzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 31ko 258/2012 Ebazpena ikusirik, bi akats atzeman dira: bata, elkargoaren izenean eta, bestea, gobernu batzordeko idazkari karguaren izenean.

Akats material bat izanik, bidezko da hori zuzentzea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 128/2011 Foru Dekretuak (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen ekainaren 22ko 11/2012 Foru Dekretuarekin loturik) ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Maiatzaren 31ko 258/2012 Ebazpeneko izenburuan, azalpen testuko lehenengo puntuan eta ebazpen zatiko 1.-4. puntuetan atzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofizialaren (NAGIHEO) eta haren Gobernu Batzordearen inskripzioa egitea agindu zen, baita haren estatutuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea ere. Honela dioen tokian:

"Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofiziala (COOESNA/NAGIHEO)", honela behar du:

"Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofiziala (NAGIHEO/COEESNA)".

2. Maiatzaren 31ko 258/2012 Ebazpeneko ebazpen zatiko 3. puntuan atzemandako akatsa zuzentzea. Honela dioen tokian: "idazkari teknikoa", honela behar du: "idazkaria".

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofizialari (NAGIHEO/COEESNA) jakinaraztea, eta adieraztea horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2012ko uztailaren 3an.-Afera Juridikoetako eta Lehendakaritzako zuzendari nagusia, Marta Pernaut Ojer.

Iragarkiaren kodea: F1210107