153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Pitillasko Udal Planeko determinazio xehakatuetako aldaketa lurzoru urbanizaezinean. Behin betiko onespena 3. poligonoko
95. lurzatia

Pitillasko Udalak, 2012ko ekainaren 21ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Pitillasko Udal Planeko determinazio xehakatuetako aldaketa lurzoru urbanizaezinean, David Ayesa Ayesak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, behin betiko onespenaren erabakia ematen da argitara.

Aldaketaren xedea lurzoruaren sailkapenaren azpikategoria aldatzea da, Pitillasko Udal Planean zehazten baita, planeamendu oinarritu zuten baldintzak aldatu direlako esparru horietan, lurzoru urbanizaezineko azpikategoriak zehaztu eta ezartzeko orduan. Hain zuzen ere honako hauetan:

-Aurkeztutako aldaketaren esparrua zehazten du (Pitillasko udal mugapeko 3. poligonoko 95. lurzatia) eta etorkizunean egin daitezkeen aldaketetarako jarraibideak ezartzen ditu.

-Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktibitate handiko eta ertaineko lurzoru urbanizaezina eta gorde beharreko lurzoru urbanizaezina (natura aldetik ustiatzeko balioa duen lurzorua) egungo kategoriak parekatzen ditu, bi azpikategoria hauetan: nekazaritzako eta abeltzaintzako produktibitate handikoa eta ertainekoa, LAHFLren 94.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

-Erabilera eta esku-hartze onargarri eta debekatuen araubidea zehazten du, baita baimena emateko baldintzak ere, LAHFLn aplikatzen direnak.

HIRIGINTZAKO DETERMINAZIO XEHAKATUETAN ONETSITAKO ALDAKETA

Lurzoruaren sailkapena: lurzoru urbanizaezina.

Lurzoruaren kategorizazioa: gorde beharreko lurzorua, natura aldetik ustiatzeko balioagatik.

-Babes araubidea, eraikuntzaz kanpoko jardueretarako:

  • Baimengarriak: Lur mugimendua eragiten duten jarduerak.
  • Onartuak: Gainerakoak.

Nekazaritzako edo abeltzaintzako produktibitate handiko azpikategoria.

-Babes araubidea, eraikuntzako jardueretarako:

  • Onartuak:
  • Nekazaritzako ustiategietarako eraikuntzak eta instalazioak, betiere ustiategiei lotuak eta finkaren izaerarekin, tamainarekin eta erabilerarekin bat datozenak.
  • Mintegiak eta berotegiak.
  • Baimengarriak: Azpiegiturak.
  • Debekatuak: Gainerakoak.

-Nekazaritza edo abeltzaintzako produktibitate ertaineko azpikategoria.

  • Babes araubidea, eraikuntzako jardueretarako:
  • Onartuak:
  • Baratzezaintzarako eraikuntza eta instalazioak.
  • Mintegi eta berotegi desmuntagarriak.
  • Nekazaritzako biltegiak eta etxeko ukuiluak*.

* Zakurrak hazi eta zaintzeko instalazioak, hiru hilabetez gorako 10 txakur baino gehiagorentzako tokia dutenak (93/2006 FDren 4D eranskina), babes araubide honen barruan daude.

  • Abeltzaintza estentsiboa-artegietarako eraikuntzak.
  • Abeltzaintza intentsiborako eraikuntzak eta aziendategiak.
  • Baimengarriak: Gainerakoak.

Okupazioaren eta eraikuntzaren baldintzak: Udal Planaren 2.7.C artikulua, 1466/2000 FAk aldatu zuena, 2001eko urtarrilaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua.

Honako hau erantsi da:

a) atalean: okupazioaren, kokapenaren eta lurzatiaren baldintzak.

-Eraikinetik lurzatiko mugei gorde beharreko gutxieneko tarteari dagokionez, 6 metrokoa izanen da.

-Lurzatiak aurreko paragrafoan xedatutakotik salbuetsita daude haien neurriak direla eta hori gordetzea ezinezkoa denean. Beraz, 25 metrotik beherako aurrealdea duten lurzatiek haien eraikuntzak atxikitzen ahalko dituzte lurzatiaren mugetan.

b) atalean: eraikuntzari buruzko baldintza orokorrak.

-Finken itxiturei dagokienez, ahal bada bertako espezieak erabiliko dira; bertzenaz, metalezko, egurrezko edo hormigoizko puntelak eta sare metalikoa erabiliko dira itxiturak egiteko.

-Aurreko paragrafoan xedatutakotik salbuetsita daude animaliak hazi eta zaintzeko instalazioetarako diren lurzatiak. Kasu horretan itxitura opakuak onartuko dira, jardueran egoki aritu eta animaliak ongi zaindu ahal izateko, kanpoaldetik ikustea saihesturik dagoela.

Pitillasen, 2012ko uztailaren 2an.-Alkatea, Amador Jiménez Herrero.

Iragarkiaren kodea: L1210031