153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udaleko izendapen libreko langileak kargugabetzea
eta izendatzea

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2012ko uztailaren 16an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 16-JUL-12 (3/AL)

«Alkatetzaren 2011ko ekainaren 27ko dekretuaren bidez ezarri ziren Iruñeko Udalaren administrazioaren antolaketa eta egitura.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 127.1.i) artikuluan ezarriarekin bat, Tokiko Gobernu Batzarrari dagokio Udal Administrazioko zuzendaritza organoen titularren izendapena eta kargu uztea.

Horrenbertzez, erabaki da:

1.-2012ko uztailaren 16ko datarekin, Francisco Javier Fernández Elizalderi Herritarren Segurtasuneko Alorreko zuzendariaren kargua kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2.-Alberto Margallo Lana Herritarren Segurtasuneko Alorreko zuzendari izendatzea. Izendapen honek 2012ko uztailaren 19tik aitzina izanen ditu ondorioak."

Iruñean, 2012ko uztailaren 23an.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1211024