153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Bake epailearen kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua bete beharrez, deialdia iragarri da udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko. Eskabideak Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabortz egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Olaibarren, 2012ko uztailaren 18an.-Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L1211027