153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Datu pertsonalen fitxategiak arautzea

Mendabiako Udaleko alkate udalburuak, 2012ko uztailaren 25ean, ondotik hitzez hitz heldu den ebazpena eman zuen:

Ikusirik Udal honek eginiko auditoretza, Datu pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren Erregelamendua garatzen duen 1720/2007 Errege Dekretuaren 96. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, delako auditoretza horrek emaniko txostena aztertu ondoren, honako hau ikusi da:

Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren erregistroan inskribaturik dauden hainbat fitxategi aldatu egin direla, dekretu honen 1. puntuan zehaztu bezala.

Badira datu pertsonalen tratamenduak erregularizatu eta erregistratu gabe Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluan ezarriarekin bat. Horren kariaz, indarrean jarri behar da I. eranskineko fitxategia.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskudantziekin bat.

Dekretatu dut:

1. Aldaketa egitea jarraian ematen diren fitxategietan. Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistro Orokorrean daude jadanik inskribaturik, aldaketaz ondotik egiten den oharraren arabera. Hona hemen:

Aparkatzeko txartelen fitxategia.

Segurtasun maila: oinarrizkoa, osasun mailako datuak biltzen dira betebehar publikoa bete dadin. (1720/2007 Errege Dekretua, 81.6 artikulua)

Zakurren zentsuaren fitxategia.

Segurtasun maila: ertaina; osasun mailako datuak biltzen dira betebehar publikoa bete dadin. (1720/2007 Errege Dekretua, 81.6 artikulua)

Datuen lagapen aurreikusiak: Nafarroako Gobernuari, xedapen iragankor bakarra. 50/1999 Legea, abenduaren 23koa, Arriskutsu izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoaren gainekoa.

2. Ondotik ematen den fitxategi berria indarrean jartzea, Udal honetakoa baita. Hartan datu pertsonalak bildu eta prozesatzen dira:

Fitxategiaren izena:

Haur Eskolaren fitxategia

HAUR ESKOLAREN FITXATEGIA

Deskribapena

Informatizatutako eta eskuz egituratutako fitxategia, 0-3 urtekoendako haur eskolak kudeatzeko datuena

Tratamendu sistema

Eskuzko fitxategi egituratua eta automatizatua

Maila

Handia

Xedeak eta erabilerak

Izen emateak eta matrikulazioak kudeatzea. Onarpenen eta itxaron zerrendaren kudeaketa, ikasleen kudeaketa eta guraso eta tutorearekiko harremanak. Fakturazioaren kudeaketa.

Ukituak

Haurrendako matrikula eskatzen duten guraso eta tutoreak, eta haurrak berak.

Datuak nola biltzen diren

Interesdunek eta legezko ordezkariek emanda, Administrazio Publikotik, erroldako datuak.

Bilketan erabilitako euskarria

Papera, telefonozko elkarrizketa.

Datuen komunikazioa

Nafarroako Gobernua, Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa.

Nazioarteko transmisioak

Ez dago aurreikusita.

Unitate arduradunak

Udala

Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili: Toki entitatearen udal bulegoetan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

Bereizgarriak

X

Izen-deiturak

X

NAN/IFZ

X

Helbidea

X

Telefonoa eta faxa

Ezaugarri pertsonalak

X

Jaioteguna

X

Familiaren datuak

Bereziki babestuak

X

Osasuna

Ekonomiko finantzarioa

X

Diru-sarrerak/errentak

X

Bankuko datuak

Udal honen fitxategiko datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dira erabiliko eta baimena duten langileek bakarrik baliatuko dituzte.

3.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, DBLOaren 1. xedapen gehigarriaren 20. artikuluarekin bat (abenduaren 13ko 15/1999 LO).

Mendabian, 2012ko uztailaren 25ean.-Alkatea, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1210997