153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1181/2012 EBAZPENA, uztailaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez lehiaketa publikorako deialdia egiten da Proiektu laguntzaileen mailako izangaien zerrenda bat prestatzeko "Elikagaien kalitatea eta azterketa sentsoriala" izeneko Ikerketa Taldean sortzen diren beharrak betetzeko.

Paloma Torre Hernández Natura Ingurunearen Zientzien Sailari atxikitako Unibertsitateko katedradunak eta "Elikagaien kalitatea eta azterketa sentsoriala" izeneko Ikerketa Taldearen arduradunak, azaltzen du Proiektu laguntzaileen mailako zerrenda bat prestatzeko beharra, Ikerketa Proiektu horretan sortzen diren beharrak betetzeko xedez.

Ikusirik Langileen Kudeaketarako Ataleko buruak egin duen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Kudeatzaileak proposatuta.

Horregatik guztiagatik, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoko 20. artikuluak emandako eskumenak erabiliz, eta maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetako 40. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz,

EBATZI DUT:

Lehena.-Hautaprobetarako deia egitea Proiektu laguntzaileen mailako zerrenda bat prestatzeko "Elikagaien kalitatea eta azterketa sentsoriala" izeneko Ikerketa Taldean sortzen diren beharrak betetzeko.

Bigarrena.-Onestea Proiektu laguntzailearen mailako izangaien zerrenda bat prestatzeko hautaprobetarako deialdia arautuko duten oinarriak.

Hirugarrena.-Ikerketa Zerbitzuko zuzendariari eta epaimahaikideei ebazpen hau jakinaraztea.

Laugarrena.-Ebazpen hau eta deialdiko oinarriak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.-Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2012ko uztailaren 25ean.-Errektorea, Julio Lafuente López.

OINARRIAK

1.-Kontratuaren objektua eta kontratu-mota:

1.1. Hautaprobetarako deia egitea Proiektu laguntzaileen mailako zerrenda bat prestatzeko "Elikagaien kalitatea eta azterketa sentsoriala" izeneko Ikerketa Taldean sortzen diren beharrak betetzeko.

1.2. Kontratuen iraupena ezin da haren oinarria den proiektua garatzeko emandako laguntza erabiltzeko epea baino luzeagoa izan. Kontratuek ondorioak izango dituzte erakundearen eta aukeratutako izangaiaren artean formalizatzen diren egunetik, eta kontratuak formalizatzeko kreditu egoki eta nahikoa izan behar da dagokion ekitaldian.

Deialdi honetako kontratuekin lotuta dagoen ikerketa proiekturako funtsik ez izatea izenpetutako kontratuak deuseztatzeko arrazoia izango da. Diru gehigarriak ordaintzeko aukera egongo da proiektuan edo kontratuan ezarritako helburuak betez gero. Gehigarri horiek ordaintzeko, proiektuaren arduradunak ordainketa justifikatzen duen azken txosten bat egin beharko du, eta aurrekontuan diru kopuru nahikoa izan beharko da.

Halaber, kontratuak suntsiarazteko aukera egongo da proiektuaren bideragarritasunerako eskatzen diren balioespen mugarriak gainditzen ez badira.

1.3. Kontratazioak egingo dira iraupen jakineko kontratu modalitatearen bidez. Kontratua Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 48. artikuluaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileak kontratatzeko arautegiaren arabera egingo da. Ohiko kontratazio modalitatea izango da obra edo zerbitzu zehatzeko kontratua. Kontratu hori arautzen du Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 15. artikuluak.

1.4. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko web-orrialdean argitaratuko da.

Deialdi honetatik eratorritako gainerako administrazio ebazpenak Nafarroako Unibertsitate Publikoko web-orrialdean baizik ez dira argitaratuko.

2.-Izangaiek bete beharrekoak.

2.1. Lehiaketan onartuak izateko, izangaiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa izatea edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatu bateko eta aipatu nazioarteko itunak aplikatzen diren eremuko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartu ahalko dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, zuzenbidearen araberako banaketarik ez dagoenean, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

Espainian bizi diren atzerritarrak Europar Batasuneko estatuetako herritarrek dituzten baldintza berberetan aritu ahalko dira administrazio publikoetako lan kontratupeko langile, konstituzioak ezartzen dituen berdintasun, meritu eta gaitasun printzipioen arabera.

Administrazio publikoen lan publikoko eskaintzetara aurkeztu ahalko dira, betiere, dagokion kontsuletxeak eman, eta Espainian lan egiteko aukera eskaintzen dien bisatuaren jabe badira.

b) 18 urte baino gehiago izatea, eta erretiro-adina betea ez izatea.

c) Eskainitako lanposturako eskatutako titulu ofiziala edo baliokidea den tituluaren jabe izatea, edo, bestela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, titulua erdiesteko moduan egotea.

Atzerrian erdietsitako titulazioak badira, aipatutako egunean izangaiak eskuan izan beharko du homologazioaren egiaztagiria.

d) Deialdiko xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik, muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.

e) Diziplinako espediente baten ondorioz edozein administrazio publikotako zerbitzutik baztertua ez izatea, eta eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea epai irmoaren bidez.

Espainiako hiritartasuna ez dutenek frogatu egin beharko dute funtzio publikoan sartzea galarazten dien diziplinako zehapenik edo zigor kondenarik ez dutela.

2.2. Aurreko atalean zerrendatutako betekizunak eskaera aurkezteko epea bukatzen den egunean edukiko dira, eta kontratua formalizatzen den unera arte beteko dira.

3.-Eskaerak:

3.1. Lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek hala jaso behar dute deialdi honen eranskin gisa doan eskabidean. Eskaerarekin batera hauek aurkeztuko dituzte:

a) Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo haren nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiri baliokidearen fotokopia.

b) Bizileku- eta lan-baimenaren fotokopia atzerritarrentzat.

c) Deialdian eskatutako tituluaren jatorrizkoa edo fotokopia erkatua.

d) Ikasketa espedientearen jatorrizkoa edo fotokopia erkatua, batez besteko nota zehaztuta.

Agiriak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskuetan badaude, izangaiek ez dituzte aurkeztu beharko, baina gorabehera hau azaldu beharko dute eskabidean, dagokion atalean.

e) Curriculum vitae-a alegatutako merezimenduen jatorrizkoarekin edo fotokopia erkatuarekin.

Aurkeztutako agirien azterketatik ondorioztatzen bada izangaiek ez dituztela betetzen 2.1 oinarrian adierazitako betekizunetako batzuk, ezingo zaie kontraturik egin, eta beren jardunak deuseztatu egingo dira, hasierako eskaeran faltsukeriatan ibiltzeagatik eduki lezaketen erantzukizuna galarazi gabe.

Lehengo atalean aurreikusten den kasuan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak hutsunea beteko du kontratazio zerrendan ondoren dagoenarekin, behar denean, eta horrekin aurreko ataletan aipatu den moduan jokatuko da.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea hasiko da deialdia Unibertsitatearen web-orrialdean argitaratzen den egunaren biharamunean, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bosgarren egunean amaituko da. Eskabideak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

3.3. Prozesu honetan parte hartzeko eskabideak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Administrazio eta Kudeaketa eraikina, beheko solairua, Arrosadiko Campusa, 31006 Iruñea), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduan.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian egingo da, posta zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan, eta ondoren egiaztatu eta bidali Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistro Orokorrera (Arrosadiako campusa, 31006 Iruñea).

Eskabidea denboran eta forman aurkezten ez bada, izangaia baztertua izango da.

3.4. Izangaiek aurkeztutako agiriak berreskuratu ahal izango dute, berariaz eskatzen badute, lehiaketaren amaiera Administrazio eta Kudeaketa eraikineko iragarki-oholean jartzen denetik eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean argitaratzen denetik.

Aipatu egunetik aurrera, eta urtebeteko epearen barruan, agiriak bereganatzen ez dituztenek uko egiten diote agiriak berreskuratzeari, eta hortaz, horretarako eskubidea galduko dute.

4.-Izangaiak onartzea:

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak ebazpena emango du, gehienez ere 5 eguneko epean, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Administrazio eta Kudeaketa eraikineko iragarki-oholean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko web-orrialdean argitaratuko da.

Eskatzaile bakar bat ere baztertua ez bada, lehiaketa publikoan onartutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratuko da.

4.2. Baztertutako izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako argitaratu eta hurrengo 5 egun balioduneko epean, zilegi dute erreklamazioa eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea edo nahitaezko dokumentuak aurkeztea. Hala egiten ez bada, beren eskaerari uko egin diotela ulertuko da.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea bukatu eta gero, errektoreak ebazpena emango du, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Administrazio eta Kudeaketa eraikineko iragarki-oholean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko web-orrialdean argitaratuko da.

5.-Balioespen Batzordea.

5.1. II. Eranskineko hiru kideek osatuko dute lehiaketa honetako Balioespen Batzordea eta batzordekideak honako hauek izango dira:

Batzordeburua: Ikerketa errektoreordea edo berak eskuordetutakoa.

Idazkaria: taldearen edo proiektuaren arduraduna.

Batzordekidea: taldearen edo proiektuaren arduradunak proposatutako kide bat.

5.2. Balioespen Batzordeko kideek ezin izango dute bertan parte hartu, eta Unibertsitateko errektoreari jakinarazi beharko diote, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 28. artikuluan jasotako egoeretako batean badaude.

Halaber, batzordekideak errefusatu ahalko dituzte izangaiek Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 29. artikuluaren arabera, baldin eta lege horren 28. artikuluan aurreikusitako egoeretako batean badaude.

5.3. Batzordeburuak aldez aurretik deituta, Balioespen Batzordea eratuko da, bertan egongo delarik, gutxienez, kideen gehiengo absolutua. Epaimahaiburuak eskatzen ahalko die epaimahaiko kideei berariazko aitorpena, zeinean aitortuko baitute ez daudela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko buruzko Legeko 28. artikuluak ezartzen dituen gorabeheretan sartuta. Bilera horretan Batzordeak lehiaketa behar bezala egin ahal izateko beharrezkoak diren erabaki guztiak ere hartuko ditu.

5.4. Deialdi honen xedea den lehiaketa egin bitartean, arautegi hau interpretatzeak eta aplikatzeak sorraraz ditzaketen zalantzak Batzordeak garbituko ditu, eta hautaprobak aurrera egin ahala arautegian aurreikusten ez diren eta sor litezkeen auziak ebazteko neurriak hartuko.

Batzordearen jarduera prozedura uneoro egokituko zaio Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak eta gainerako xedapen indardunek xedatutakoari.

5.5. Jakinarazpenak emateko eta bestelako gorabeheretarako, Batzordearen egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Kudeaketa eraikina izango da.

6.-Lehiaketa.

6.1. Izangai bakoitzak aurkeztutako merezimenduak balioetsiko dira lehiaketan.

Merezimendu guztiak agirien bidez alegatu eta frogatuko dira, eskabidearekin batera. Horretarako izangaiek egiaztagirien jatorrizkoak edo fotokopia erkatuak aurkeztu beharko dituzte. Alegatutako merezimenduak egiaztatzen ez badira, Batzordeak ez ditu kontuan hartuko.

6.2.-Ikasketa espedientea eta curriculuma balioetsiko dira, bai eta deialdi honen eranskineko baremoetan zehaztutako merezimendu berariazkoak ere.

Merezimenduak balioesteko kontuan hartuko dira, bakarrik, deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko epera arte lortu direnak, eta baliogabeak izango dira egun hori eta gero lortutakoak. Balioespen Batzordeak inolaz ere ez du onartuko izangaiek alegatu ez duten edo agirien bidez frogatu ez duten merezimendurik, eta ezin izango du atal bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman. Balioespen Batzordeak edozein unetan azalpenak eta datu osagarriak eskatzeko aukera du, izangaiek alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.

Salbuespenez eta hautaketa prozesuak eskatzen badu, proba praktiko bat edo elkarrizketa pertsonal bat egin ahalko da.

Batzordekide bakoitzak balioetsiko ditu izangaien merezimenduak. Azken puntuazioa izangai bakoitzari emandako puntuazioen batez bestekoa izango da.

7.-Lehiaketaren ebazpena.

7.1. Izangaiek aurkeztutako merezimenduen balioespena amaitutakoan, Batzordeak Unibertsitatearen web-orrialdean jarriko du lehiaketa gainditu duten izangaien zerrenda, horiek gero kontratatzeko hautaprobak egiteko arrazoia eragin zuten beharrek eskatzen dutenean.

Zerrenda hori Giza Baliabideen Zerbitzura igorriko da.

Era berean, proiektu, kontratu edo ikerketa talde baterako maila bereko eta funtsean haren eginkizun berdinak dituzten pertsonak kontratatu behar direnean, hautaketa prozesua gainditu duten pertsonak kontratatuko dira lehentasun hurrenkeran.

Bi kasuetan proiektuaren arduradunak txostena egingo du aipatu egoera adierazteko.

8. Langileen eskubideak eta betebeharrak.

Obra edo zerbitzu zehatzeko lan kontratutik eratorritako eskubide eta betebeharrez gainera, ikertzaileek eskubide eta betebehar hauek izango dituzte:

a) Bere egitekoen artean kontratuaren xedea den proiektuaren lanak egitea duen ikerketa taldearen kidea izango da langilea, eta kontratatutako obra edo zerbitzuaren eginkizunak beteko ditu ikerketa proiektuaren arduradunaren jarraibideak betez, deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat etorriz.

b) Langileak hitzematen du inola ere ez dituela zabalduko deialdi honen xedea den lana garatzeagatik ikasi dituen zientzia edo teknika informazioak proiektuaren arduradunaren baimenik gabe.

c) Langileak Nafarroako Unibertsitate Publikoari utziko dizkio deialdi honen xedea den lanaren bidez lor daitezkeen emaitzen gaineko jabetza intelektual eta industrialari buruzko eskubide guztiak, uko egin ezinezkoak diren eskubideak izan ezik. Unibertsitateari eskubideak lagatzea eta transferitzea mundu guztiarentzat eta betiko da.

9.-Bildutako datuen gaineko informazioa:

9.1. Interesdunek emandako datuak fitxategi automatizatu batean gordeko dira. Fitxategi hori langileen datu-basea da, eta bere helburua da Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileak kudeatzea, Norberaren Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari jarraikiz.

Kontratu hau finantzatzen duen erakundearen aurrean gastuak justifikatzeko, nominei, gizarte segurantzari edo kontratupekoak jaso dezakeen beste edozein ordainsariri buruzko datuak utziko zaizkio erakunde horri. Nolanahi ere, kontratua formalizatzen denean baimenduko da lagatzea.

9.2. Interesdunek sarbidea izateko, zuzentzeko, deusezteko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahalko dute, Datuak Babesteko Lege Organikoak ezartzen duena betetzeko. Eskabideak Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileari zuzenduko zaizkio (Arrosadiko campusa, z.g., Soforak eraikina, 31006, Iruñea).

10.-Errekurtsoak:

10.1. Deialdi honen aurka, haren oinarrien aurka eta errektoreak harturiko kontratazio erabakiaren aurka ondoko errekurtsoetako bat jarri ahalko da, lege indardunekin bat etorriz:

a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabete bateko epean, lehiaketa bukatzeko erabakia jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epean, lehiaketa bukatzeko erabakia jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

10.2. Batzordeak deialdi honengatik erabakitzen dituen gainerako aplikazioen aurka gorako errekurtsoa jarri ahalko da errektorearen aurrean hilabete bateko epean ekitaldia edo erabakia jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Gorako errekurtso ebazlearen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenaren aurrean.

I. ERANSKINA

Ikertzaileak kontratatzeko hautaprobetan onartua izateko eskabidea

F1211118_0.pdf

II. ERANSKINA

Erreferentzia: 58 TOHE

Balioespen batzordea.

Batzordeburua: Paloma Torre Hernández dk., Unibertsitateko katedraduna, Natura Ingurunearen Zientzien Sailari atxikia, errektorearen eskuordetzaz.

Idazkaria: Francisco Ibáñez Moya dk., Unibertsitateko irakasle titularra, Natura Ingurunearen Zientzien Sailari atxikia.

Batzordekidea: Francisco Javier Arricibita Bidegain dk., Unibertsitateko irakasle titularra, Natura Ingurunearen Zientzien Sailari atxikia.

Balioespen batzorde ordezkoa.

Batzordeburua: Florencio Marzo Pérez dk., Unibertsitateko katedraduna, Natura Ingurunearen Zientzien Sailari atxikia.

Idazkaria: M.ª José Beríain Apesteguía dk., Unibertsitateko katedraduna, Natura Ingurunearen Zientzien Sailari atxikia.

Batzordekidea: Miren Kizkitza Insausti Barrenetxea dk., kontratupeko irakasle doktorea, Nekazaritzako Ekoizpen Sailari atxikia.

III. ERANSKINA

1. Maila: Proiektu laguntzailea. Erreferentzia: 58 TOHE.

2. Eskatzen den titulazioa: Diplomaduna, arkitektoa edo ingeniari teknikoa.

3. Ikerketa taldea: Elikagaien kalitatea eta azterketa sentsoriala.

4. Deitutako lanpostuan garatu beharreko jarduerak:

-"Elikagaien kalitatea eta azterketa sentsoriala" izeneko Ikerketa Taldearen jardueretan laguntzea.

5. Baremoa:

-1. atala: (3 puntu gehienez ere). Izangaiaren ikasketa espedientea balioetsiko da espedientearen batez besteko puntuazioari dagokion proportzioan:

  • Batez besteko nota 5-5,4: puntu 1.
  • Batez besteko nota 5,5-6,5: 1,5 puntu.
  • Batez besteko nota 6,6-8,5: 1,75 puntu.
  • Batez besteko nota 8,5-10: 2 puntu.

Ateratzen den puntuazioa 1 faktorearekin biderkatuko da izangaiaren titulazioa Biologia lizentziatura, Zientzia eta Elikagaien Teknologia lizentziatura bada, 0,5 faktorearekin titulazioa Albaitaritza lizentziatura, Farmazia lizentziatura, Nekazaritza Ingeniaritza lizentziatura bada, eta 0,25 faktorearekin Zientzietako bestelako lizentziaturak badira.

  • Doktore titulua edukitzeagatik, puntu 1.
  • Elikagaien gaietan espezializazioko Unibertsitate Master titulua edukitzeagatik: puntu 1.

Oharra:

Lehiaketa honetan parte hartzeko aurkezten den goi mailako tituluak, balioespenari dagokionez, baztertu egingo ditu tituluaren mendekoak diren maila txikiagokoak edo titulua bera lortzeko beharrezkoak direnak.

-2. atala: (Gehienez ere, 3 puntu). Argitalpen zientifikoak elikagaiei eta azterketa sentsorialari buruz: Puntu 1 argitalpen bakoitzeko inpaktuko lehen kuartilean, 0,75 lehen erdian, eta 0,3 puntu JSC aldizkarian aipatu argitalpen bakoitzeko.

-3. atala: (Gehienez ere, 12 puntu). ISO17025ek egiaztatutako esperientzia profesionala azterketa sentsorialeko laborategi batean.

  • Ikerketa kontratuen onuradun izateagatik Ikerketa Talde honetan garatutako jarduerekin lotutako gaietan, betiere hautaketa prozesu bat egin bada: gehienez ere 2 puntu kontratu eta urte bakoitzeko.
  • Beken onuradun izateagatik Ikerketa Talde honetan garatutako jarduerekin lotutako gaietan, betiere hautaketa prozesu bat egin bada: gehienez ere 0,5 puntu beka eta urte bakoitzeko.
  • Dastatzaile esperientzia, egiaztatutako dastaketa panel batean: 0,2 puntu urte bakoitzeko.

-4. atala: (Gehienez ere, 2 puntu). Elkarrizketa pertsonala aurreko ataletan gutxienez ere 13 puntu lortu dituzten izangaiekin. Elkarrizketaren xedea da balioestea noraino egokitzen diren hautagaiak deialdi honetan garatu beharreko jarduerekin lotutako gaietan.

Merezimendu guztiak agirien bidez egiaztatuko dira.

Hautaketa prozesua gainditzeko, gutxienez ere 15 puntu ateratzea eskatuko da.

Hautaproben azken emaitzan gerta daitezkeen berdinketak "3." atalean puntuazio handiena atera dutenen alde ebatziko dira.

6. Ikertzaile arduraduna: Paloma Torre Hernández doktorea.

Iragarkiaren kodea: F1211118