153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aldaketa, Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Lesakako Udalak, 2012ko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziak arautzen dituen ordenantzan.

Espedientea jendaurrean egon zen hogeita hamar egunean, onespen erabakiaren iragarkia jarri ondoren bai 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2012ko maiatzaren 29an, bai entitatearen iragarki oholean, eta jendaurreko epean inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Beraz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.3 artikuluan ezarriarekin bat, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsitzat jotzen da.

Horren ondorioz, tarifa berri hau sartu da: "Jabetzarik gabeko erabilerak egiteko lizentziak eman badira lur puska baterako: 3 euro m²/urtea".

Lesakan, 2012ko uztailaren 6an.-Alkatea, Peio Etxabide Gartzia.

Iragarkiaren kodea: L1210964