153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Alkatetzaren 155/2012 Ebazpena, uztailaren 12koa, Alkatetzaren eskumenak lehen alkateoardearen esku uzten dituena

Kontuan harturik urteko oporrak direla-eta herritik kanpo egonen naizela 2012ko uztailaren 24tik abuztuaren 5era, biak barne.

Kontuan harturik esleiturik ditudan eskumenak Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1.3) artikuluaren bidez eskumenen gaineko eskuordetzeari buruzko abenduaren 16ko 57/2005 Legeak emandako idazketan.

Kontuan harturik ezen, Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 44, 46 eta 47. artikuluetan xedatuari jarraikiz, bidezko dela Udaleko lehen alkateordearen esku uztea legez dagozkidan eskumen eta eginkizunak.

EBATZI DUT:

Udaleko lehen alkateorde Francisco Goikoetxea Arbizu eskuordetzea, alkate naizen aldetik legez dagozkidan eskumen eta eskudantzietarako, 2012ko uztailaren 24tik abuztuaren 5era, biak barne.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Irurtzunen, 2012ko uztailaren 12an.-Alkatea, Juan José Iriarte Vitoria.

Iragarkiaren kodea: L1211011