153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Udal Planeko aldaketa. Hasierako onespena

Udal honek, 2012ko uztailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko egiturazko aldaketa, plan horretako UE-15 eta AP-24 unitateen eremuetan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean edukiko da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Irurtzunen, 2012ko uztailaren 24an.-Ordezko alkatea, Francisco Goikoetxea Arbizu.

Iragarkiaren kodea: L1210965