153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

Kontribuzio berezia ezartzeko erabakia

Gardeko Udalak, 2012ko ekainaren 15ean egin bilkuran, kontribuzio berezia ezartzea erabaki zuen, Gardeko etxebizitzetan errotuluak eta zenbakiak paratzeko obra finantzatzeko; hona hemen obra horren ezaugarriak:

Inbertsioaren kostu aurreikusia: 1.739,67 euro.

Onuradunen artean banatu beharreko kostua: 960 euro.

Banaketa irizpideak: 8 euro bakoitza.

Etxebizitza bakoitzak ordaindu beharreko zenbatekoa: 8 euro.

Honen espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, behin betiko onesteko. Epe horretan inork ez badu kexarik edo alegaziorik aurkezten, ezarpen hori onetsita egonen da automatikoki.

Garden, 2012ko ekainaren 15ean.-Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L1210972