153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria-ingeniari izateko 5 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

2011ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 2koan, argitara eman zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria-ingeniari izateko 5 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7.1 oinarrian xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak ondoko izangaiak izendatzeko proposamena aurkeztu du: Luis Antonio Martínez Cunchillos jauna eta José Antonio Cuesta Márquez jauna, igoera txandakoak, eta Laura Larraya Irigoyen andrea, Iñaki Ayesa Zubiri jauna eta José Roberto Yoldi Echarren jauna, txanda irekikoak, probak gainditu dituztenen artean lanpostuen kopuruan sartzen direnak baitira.

Proposatutako izangaiek hogeita hamar egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, deialdiaren 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak dagokion erregistroaren bidez aurkezteko.

Iruñean, 2012ko uztailaren 19an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F1210813