153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Udal Planeko egiturazko aldaketa puntuala, Makirriainen eragiten duena. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2012ko ekainaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ezkabarteko Udal Planeko egiturazko aldaketa puntuala, 5. poligonoko 50. eta 129. lurzatietan eragiten duena, Makirriainen baitaude; Félix Villamarín Villava izan da sustatzailea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, aitzinetik iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratuta, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio edo oharrak egin ditzaten.

Ezkabarten, 2012ko ekainaren 14an.-Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1211005