153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Herrilurretako larreen aprobetxamendua, herritarren arteko zuzeneko esleipenaren bidez

Eguesibarko Udalak, 2012ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Eguesibarko Udalaren herrilurretako larreen aprobetxamendua herritarren artean zuzenean esleitzeko espedientea abiatzea.

2. Herritarren arteko zuzeneko esleipena jasotzeko beren burua eskubideduntzat duten interesdunek Egulbatiko herrilarreen esleipena eskatzen ahalko dute, baldin eta Eguesibarko Udalaren herrilarreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Horretarako, eskubide hori dutela frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte:

3. Eskariak aurkezteko epea hamar egunekoa izanen da, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktu oholean argitaratzea, interesdunek esleipenaren eskaria aurkez dezaten, honekin batera doan ereduarekin bat.

5. Alkatetzari, edo legez haren ordezkoa denari, baimena ematea erabaki hau aplikatzeko eta garatzeko behar diren ebazpenak eman ditzan.

Hau argitaratzen da aipatutako ondorioak izan ditzan, eta interesdunei aditzera ematen zaie eskabide eredua haien eskura dagoela Udal Idazkaritzan.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2012ko uztailaren 26an.-Jarduneko alkatea, Estefanía Clavero Belzunegui.

Iragarkiaren kodea: L1211031