153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Udal ordenantza, Eguesibarko udalerrian euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituena. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2012ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Eguesibarko udalerrian euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2012ko uztailaren 26an.-Jarduneko alkatea, Estefanía Clavero Belzunegui.

Iragarkiaren kodea: L1211030