153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Datuen babesaren gaineko araudiaren aplikazioa Buñuelgo Udalean Buñuelgo Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortu eta aldatzeko erabakia

Buñuelgo Udalak, 2012ko uztailaren 3an egin osoko bilkura arruntean, hitzez hitz honela dioen erabaki hau hartu zuen:

DBLOaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzen ahalko dira xedapen orokor baten bidez bakarrik, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratu ondoan.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:

-Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.

-Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

-Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.

-Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herriendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

-Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

-Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

-Eskatzekoak diren segurtasun neurriak, oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak direla.

Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, eta nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.

Lehendabizikoa.-Buñuelgo Udalak jantoki soziala martxan jarri du, zerbitzu hori erabiliko duten erabiltzaileen datuak biltzea eskatzen duena. Hori dela eta fitxategi hau sortzea erabaki da, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

Jantoki soziala

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: jantoki sozialaren kudeaketa eta jarraipena. Kuotak kobratzea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunak berak ematen ditu paperezko eskabidea aurkezten duenean.

-Norbanako edo talde ukituak: jantoki soziala erabiltzen dutenak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, sinadura.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

-Organo arduraduna: Buñuelgo Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Buñuelgo Udala.

-Segurtasun maila: ertaina.

Bigarrena.-Akatsa antzeman da "lizentziak eta baimenak" eta "animalia arriskutsuen erregistroa" fitxategien egituran (Datuak Babesteko Agentziari berea garaian jakinarazitako fitxategiak). Erabaki honen bitartez akatsa zuzentzen da. Beraz, fitxategiak aldatuko dira fitxategiaren oinarrizko egitura izeneko atalean identifikazio datuetan irudia datu sartzeko.

Hirugarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta aipatutako fitxategia sortzea xedatuko da, baita "lizentziak eta baimenak" eta "animalia arriskutsuen erregistroa" fitxategiak aldatzea ere, irudia sartzeko. Ondoren, fitxategia eta aldaketak Datuak Babesteko Espainiako Agentziari jakinaraziko zaizkio.

Buñuelen, 2012ko uztailaren 9an.-Alkate udalburua, Joaquín Pórtoles Beltrán.

Iragarkiaren kodea: L1210396