153. ALDIZKARIA - 2012ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Berriozarko Udalaren Erregelamendu Organikoko aldaketa. Hasierako onespena

Ikusirik espedientean Berriozarko Udalaren Erregelamendu Organikoko aldaketaren hasierako onespenari buruz dagoen dokumentazioa, Berriozarko Udalak, 2012ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehena.-Hasiera batean onestea Berriozarko Udalaren Erregelamendu Organikoko 8. artikuluaren eta 86. artikuluko lehen paragrafoaren aldaketa.

Bigarrena.-Espedientea jendaurrean edukitzea, hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Berriozarren, 2012ko uztailaren 3an.-Alkatea, Frantzisko Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L1211034