127. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

105/2012 FORU AGINDUA, ekainaren 11koa, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak emana, "Iruñeko Ingurabidearen itxiera Olatz-Olloki tartean eraikitzeko eta Iruñerriko iparraldera irteera bat irekitzeko proiektuaren eguneraketa" behin-behinekoz onetsi, hura jendaurrean jarri eta ukitutako udalei entzunaldia ematen diena, ukitutako ondasun eta eskubideen eta Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren ondorioetarako.

Azterlan eta Proiektuen Atalak bere txostenean dio Nafarroako Errepideen III. Plan Zuzentzaileak (2010-2018) Olatz-Ollokiko bikoizketa hartzen duela kontuan 198. jarduketan. Nafarroako Parlamentuak onetsi zuen plan zuzentzaile hori Herri Lan Batzordeak 2010eko urriaren 26ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez.

Nafarroako Gobernuak, 2004ko uztailaren 26an, "Iruñeko Ingurabideko itxieraren eta Iruñerriko iparraldeko irteeraren trazadura" izeneko udalez gaindiko proiektu sektoriala onetsi zuen, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustaturik, eta 2004ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 18an.

Aipatu egunetik, UPSa ezartzeko lurraldean jarduketa hauek garatu dira: Itaroa bizitegiko auzoberria, Itaroako merkataritza zentroa, Urbizkaingo urbanizazioa, Comansaren enpresa berria, Garden Center lorezaintza, Aldabarrengo urbanizazioa eta Urbiko industrialdea.

Esku-hartze horiek sakon aldatu dute lurraldea, eta Iruñeko Ingurabidearen (PA-30) itxiera galarazten ez badute ere, aurreikusita den soluzioaren arabera, trafiko berriak ekarri dituzte, hiri zerbitzu gehiago ezarri dira eta bidearen beste pertzepzio bat dago: integratuago bazterretan eta edukiera nagusi abiaduraren gainetik.

Azaldutakoaren ondorioz, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuak ontzat eman du Iruñeko Ingurabidearen (PA-30) Itxieraren proiektua eguneratzea.

Eguneratzeak UPSa onetsi zenetik aldatu diren inguruabar guztietan du eragina, hala nola, trafiko berrietan, araudi aldaketan (zarata, hormigoia, etab.), lurzatietan, eta abarretan. Hala ere, ez du eraginik trazaduran, hitzartutako erreserba zerrendaren barrenean jarraituko baitu, nahiz lotuneak berrikusi diren.

Iruñeko Ingurabidearen itxiera proiektuak 2.459,44 m-ko garapena du, Nafarroako Gobernuak eta Uharteko eta Esteribarko udalek helburu horrekin sinatu zuten lankidetza hitzarmenean ezarritako erreserba zerrendan kokaturik. Ondotik ematen dira oinarrizko ezaugarriak.

Trazadura Olazko saihesbidetik abiatzen da, Gorraizko lotunearen egituratik hurbil. Hasierako 500 metroak Olazko saihesbidearen trazaduraren gainean dira, gero beste aldera biratzen du Agoizko errepidearen paralelo samar doan ibilbidea bilatzeko, Itaroako auzoberrian eta merkataritza zentroan eraginik izan ez dadin; hori 350 m-ko erradioko bihurgune zirkular baten bitartez lortzen da. Bihurgune zirkular horrekin 0+710 k.p.ra iristen da eta hor beste aldera biratzen du 450 m-ko erradioko bihurgune bateraino, zeina oinplanoko trazaduraren gakotzat hartzen ahal baita; izan ere, pilotalekuaren instalazioak, muinoko etxebizitza eta Uharteko hilerria bera inguratzen ditu haietan eraginik izan gabe; iparraldera jarraitzen du Urbi ibaiaren arroraino eta Ollokilandako auzoberriaren ondotik jarraitzen du, paraleloan, 2.000 m-ko erradioko bihurgune bati esker. Bihurgune hori Arga ibaiaren gaineko egituraren ondoan bukatzen da, Zubiriko errepidearekiko lotunean.

Proiektuak hiru lotune ditu:

-Itaroako lotunea:

Itaroako lotuneak Iruñeko ingurabidearen eta Uharteko, Agoizko eta Olazko errepideen arteko konexioa egiten du, baita Itaroa Bizitegiko eta Gorraizko auzoberrien eta Itaroako merkataritza zentroaren sarbideekin ere.

-Ekialdeko Super ingurabideko lotunea:

Bi adarren oinplanoko trazadura bakarrik aurreikusi da, bai Iruñeko ingurabidetik Ekialdeko super ingurabidera sartzekoa, bai ateratzekoa. Lotune horretatik hurbil dago Iratiko trenbide zaharraren bidea; horri trazadura aldatu zaio enbor nagusiak ukitzen duen aldean, enbor hori azpitik gurutzatuta (markoa).

-Ollokiko lotunea:

Iruñeko ingurabidearen konexioa egiten du Zubiriko eta Uharteko errepideekin, Ollokiko eta auzoberriko sarbidearekin eta Urbi 1 eta Urbi 2 industria guneen sarbidearekin. Arga ibaiaren gaineko egituraren taula zabaldu beharko da. Lotune horrek sei (6) adar ditu Iruña-Zubiri N-135 errepidearen ardatzaz gain, eta egoera berriaren arabera N-135arekin uztartzea bilatzen du.

Hiru biribilgune aurreikusi dira, bat Itaroako lotunean eta bi Ollokikoan.

Enbor nagusiaren sekzioak 2 bazterbide ditu kanpotik, 2,50 m-koak, 7,00 m-ko (3,50 m-ko 2 errei) 2 galtzada, barreneko 2 bazterbide, metro banakoak, barreneko bi berma, 0,50 m-koak eta 3,00 m-ko erdibitzailea.

T0 trafikoa hartu da kontuan, eta zoruaren sekzio hau proiektatu da enbor nagusian: 6 cm M.B.C. errodadura geruza bakoitzean, 6 cm M.B.C., G-20 motakoa, tarteko geruzan, 18 cm M.B.C. (9 cm-ko 2 geruza), G-25 motakoa, oinarrizko geruzan eta 25 cm zabor-legar artifizial E-3 zabalgune gainean.

Luzetarako eta zeharkako drainadurari dagokionez, hiru kolektoreko sistema bat erdibitzailearen azpian jartzea asmatu da; horietatik bik Arga ibaian isurtzen dute eta hirugarrenak Urbi ibaian. Kolektore horiek sakoneko drainetako, areketako eta barrera zurrunaren ondoko hustubideetako ura biltzen dute. Enborrak eta adarrek gurutzatzen dituzten areken ubideetan eginen da sakoneko drainadura, baita ura azaltzen den tokietan ere, azterlan geoteknikoaren gomendioei jarraituz.

Sasi tunel batez gain, bost egitura ezarriko dira: hiru marko adar nagusiaren azpian, bi baoko (28,75 m-koa bakoitza) zubi bat Urbi ibaia gurutzatzeko, eta Arga ibaiaren gaineko egitura handitzea.

Bada sasi tunel bat mendebaldetik ekialdera doana. 1+035,68 k.p.an hasi eta 1+208,76 k.p.an amaitzen da eta 173,08 m luze da guztira; horietatik 16,27 m flauta motako 1H:1V -ko pitak dira, eta 156,81 m sasi tunel dira.

Egitura bakoitzeko hegalez gain, lau horma eginen dira.

Bestetik, Urbi ibaiaren ubidea desbideratuko da, lau egitura eraiki beharrik ez izateko. Desbideraketa 301,74 m luze da, 2,0 m zabal oinarrian batez beste, 2,20 m altu batez beste, eta 1,5H:1V eta 2H:1V arteko ezpondak izanen ditu; horiek harri-lubetaz estaliko dira, harri soltez, higatu ez daitezen.

Itaroako eta Ollokiko lotuneak argiztatuko dira. Super ekialdeko saihesbidearekiko lotunean prest utziko dira kanalizazioa eta paldoen zimenduak, gero haiek jartzeko.

Proiektuaren irizpide orokorra zerbitzuetako ukipenak gutxitzea izan bada ere, ezin izan dira saihestu hurrengo kondukzioak: energia, saneamendua, euri ura eta ur beltzak, hornidura, gasa, telefonia eta argiteria.

Errepidea ingurumenean integratzeko, proiektuak Ingurumen eraginaren azterlana du. Bertan, prebentzio neurriez eta eragina gutxitzen duten neurri orokorrez gainera, neurri zuzentzaileak eta ingurumen jarraipenekoak sartu dira.

Proiektuak ingurumen askitasuna lortu du, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak proiektuaren aldeko txostena eman baitzuen, 2012ko martxoaren 26an.

Proiektua jendaurrean jartzeko prestatutako dokumentuak Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak jasotzen ditu.

Lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kudeaketak egin eta haiek desjabetzeko espedienteari ekitea.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko. Aldi berean, entzunaldia eman behar zaie ukitutako toki entitateei, beren eskumenen esparruan adieraz dezaten proiektua bat datorren onetsita dagoen udalez gaindiko proiektu sektorialak ezarritako determinazioekin.

Bestalde, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 39.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da, halaber, Ingurumen eraginaren azterlana jendaurrean jartzea, proiektuaren ingurumen eragina ebaluatu ahal izateko.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin-behinezkoz onestea "Iruñeko Ingurabidearen itxiera Olatz-Olloki tartean eraikitzeko eta Iruñerriko iparraldera irteera bat irekitzeko proiektuaren eguneraketa".

2. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean jaso da.

3. Proiektua jendaurrean jartzea eta ukitutako toki entitateei entzunaldia ematea, hilabetez, ukitutako ondasun eta eskubideak zehazteko eta ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko. Epe horretan interesdunek egokitzat jotzen dituzten oharrak edo alegazioak aurkez ditzakete idatziz, eta ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak eman. Eranskinean jaso dira. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren bulegoetan eta Uharteko, Esteribarko, Eguesibarko eta Arangurengo udaletxeetan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari eta Desjabetze Atalari, baita Uharteko, Esteribarko, Eguesibarko eta Arangurengo udalei ere, eta horiek premiatzea beren iragarki oholetan argitara dezaten.

Iruñean, 2012ko ekainaren 11n.-Sustapen eta Etxebizitzako kontseilaria, Anai Astiz Medrano.

ERANSKINA

"Iruñeko Ingurabidearen itxiera Olatz-Olloki tartean eraikitzeko eta Iruñerriko iparraldera irteera bat irekitzeko proiektuaren eguneraketa".

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

FINKA ZENBAKIA

JABEA ETA HELBIDEA

DESJ. AZALERA
(m²)

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

UHARTEKO UDAL MUGAPEA

HU-01

Uharteko Udala

San Juan plaza, 1 (Uharte)

1.139

2

860

Lurzorua

HU-02

Uharteko Udala

San Juan plaza, 1 (Uharte)

1.353

2

502

Lurzorua

HU-02.1

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

2

1281 B

Elkorra

HU-02.2

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

6.932

2

1281 C

Elkorra

HU-02.3

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

1.531

2

1280

Elkorra

HU-03

Uharteko Udala

San Juan plaza, 1 (Uharte)

295

2

433

Lurzorua

HU-04

Uharteko Udala

San Juan plaza, 1 (Uharte)

424

2

1046

Lurzorua

HU-05

Uharteko Udala

San Juan plaza, 1 (Uharte)

232

2

513

Lurzorua

HU-06

Uharteko Udala

San Juan plaza, 1 (Uharte)

2.319

2

1033

Lurzorua

HU-08

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

4.030

2

268 A

Elkorra

HU-08.1

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

13.250

2

268 C

Elkorra

HU-08.2

Construcciones Metálicas Comansa, S.A.

31620 (Uharte)

60

2

1193

Zoladura

HU-08.3

AC Itaroa, S.L.

Intxaurdia, 5 (Uharte)

11.183

2

1188

Aparkalekua

HU-09

Areacea, S.A. Udalaren hirigintzako sozietatea

San Juan plaza, 1-5.a (Uharte)

1.054

2

33

Elkorra

HU-10

Uharteko Udala

San Juan plaza, 1 (Uharte)

7.132

2

1261

Lurzorua

HU-11

Uharteko Udala

San Juan plaza, 1 (Uharte)

28

2

1262

Lurzorua

HU-12

Ilundain Iribertegui, Juana María

Zubiarte, 55 (Uharte)

1.066

2

585

Lehorreko alorra

HU-13

Iruñeko Artzapezpikutza

Andre Maria Erreginaren plaza, 1 (Iruña)

1.199

2

584

Lehorreko alorra

HU-14

Cervantes Vizcay, Micaela

San Joan, 15 (Ibiriku)

1.166

2

613

Lehorreko alorra

HU-15

Izaguirre Lecumberri, Rafael

Pérez Goyena, 7-1. I (Uharte)

932

2

612

Lehorreko alorra

HU-16

Ros Ayestarán, Máximo

Nafarroa Behereko etorbidea, 22-5. esk. (Iruña)

Ros Ayestarán, Carlos

Paulino Caballero, 50-4. I (Iruña)

Ros Ayestarán, M.ª Carmen

Avenida Peris y Valero, 189 (Valentzia)

Ros Ayestarán, Valentín

Intxaurdia, 2 (Uharte)

Octavio de Toledo Galbete, Josefina

San Fermin, 37-4. esk. (Iruña)

1.427

2

611

Lehorreko alorra

HU-17

Ibiricu López, María Blanca

Ibiricu López, Francisca

Ibaialde, 1 (Uharte)

3.647

2

610

Lehorreko alorra

HU-18

Izaguirre Lecumberri, Rafael

Pérez Goyena, 7-1. I (Uharte)

728

2

609 A

Lehorreko alorra

HU-19

Izaguirre Lecumberri, Rafael

Pérez Goyena, 7-1. I (Uharte)

130

2

609 B

Larreak

HU-20

Erice Orradre, María Esperanza

Zubiarte, 35, 1.a (Uharte)

661

2

608 A

Lehorreko alorra

HU-21

Erice Orradre, María Esperanza

Zubiarte, 35, 1.a (Uharte)

742

2

608 B

Larreak

HU-22

Huarte-Mendicoa Beunza, José Gabriel

Via Augusta, 103, 96-2

08006 (Bartzelona)

221

2

607 B

Larreak

HU-23

Uharteko Udalaren herrilurrak

San Juan plaza, 1 (Uharte)

6.608

2

679 A

Larreak

HU-24

Uharteko Udalaren herrilurrak

San Juan plaza, 1 (Uharte)

714

2

679 C

Urezt. alorra

HU-25

Romero Galán, Ana

Moisés Barado, 5, 1. ezk. (Uharte)

586

2

622 A

Urezt. alorra

HU-26

González Moscosio, María

San Frantzisko Xabierkoa, 5-behea ezk. (Uharte)

519

2

623 A

Urezt. alorra

HU-28

Lorente Oreja, Javier

Urbi bidea, 1 (Uharte)

579

2

149 B

Elkorra

HU-29

Lorente Oreja, Javier

Urbi bidea, 1 (Uharte)

318

2

149 C

Zurzuriak

HU-30

Lorente Oreja, Javier

Urbi bidea, 1 (Uharte)

71

2

149 D

Eraikuntza

HU-31

Uharteko Udalaren herrilurrak

San Juan plaza, 1 (Uharte)

2.416

2

624

Larreak

HU-32

Sarasate Goñi, Serafín

Portal, 1, 2.a esk.(Uharte)

10.028

2

677

Lehorreko alorra

HU-33

Inda Erdozain, Martín José

Ugarrandia, 1 (Uharte)

Inda Erdozain, José Luis

Ugarrandia, 5 (Uharte)

Inda Erdozain, Miguel Angel

Miravalles, 22 (Uharte)

126

2

678

Lehorreko alorra

HU-34

Uharteko Udalaren herrilurrak

San Juan plaza, 1 (Uharte)

4.705

2

676

Larreak

HU-35

Lusarreta Sario, Angel Javier

Lusarreta Sario, José Antonio

Pakearen ibilbidea, 7-2. D (Burlata)

28

2

671

Larreak

HU-36

Lusarreta Sario, Angel Javier

Lusarreta Sario, José Antonio

Pakearen ibilbidea, 7-2. D (Burlata)

28

2

672 A

Elkorra

HU-37

Ilárraz Urtasun, José Javier

Antso Jakitunaren hiribidea, 24-8. D

(Donostia)

Ilárraz Urtasun, Jesús María

Boulevard zumardia, 25-5. I

(Donostia)

Ilárraz Urtasun, Miguel Francisco

Orreaga, 4 (Uharte)

136

2

673

Lehorreko alorra

HU-38

Uharteko Udala

San Juan plaza, 1 (Uharte)

690

2

1245

Lurzorua

HU-39

Uharteko Udala

San Juan plaza, 1 (Uharte)

2.558

2

1246

Lurzorua

ESTERIBARKO UDAL MUGAPEA

ES-01

Oroz Paternain, Josefina

Oroz Paternain, Martín

Zubiarte, 26, 1. D (Uharte)

Oroz Paternain, Zacarías

Zubiarte, 28, 1.a (Uharte)

144

1

122

Lehorreko alorra

ES-01.1

Eguesibarko Udala

Orreagako etorbidea, 13 (Zubiri)

2.570

1

568

Lurzorua

ES-01.2

Eguesibarko Udala

Orreagako etorbidea, 13 (Zubiri)

5

1

1057

Lurzorua

ES-02

Ilundain Paternain, Vicente Damian

31699 (Olloki)

622

1

123

Lehorreko alorra

ES-03

Indurain Eugui, Víctor

San Andres, 2 (Atarrabia)

789

1

124

Lehorreko alorra

ES-04

Ilárraz Urtasun, Jesús María

Boulevard zumardia, 25-5. I

(Donostia)

IIárraz Urtasun, José Javier

Antso Jakitunaren hiribidea, 24-8. D

(Donostia)

Ilárraz Urtasun, Miguel Francisco

Orreaga, 4 (Uharte)

718

1

128

Lehorreko alorra

ES-05

Ripa Barbería, Regina

San Pedro kalea (Irotz)

329

1

129

Lehorreko alorra

ES-06

Paternain Idoate, Petra

San Adrian, 5 (Olloki)

4.045

1

86

Lehorreko alorra

ES-07

Laquidain Larraburu, Josefa

Zokoa, 2 (Uharte)

1.764

1

82

Lehorreko alorra

ES-08

Ilundain Paternain, Vicente Damian

31699 (Olloki)

837

1

84

Lehorreko alorra

ES-09

Ilundain Paternain, Vicente Damian

31699 (Olloki)

1.984

1

85

Lehorreko alorra

ES-10

Ilundain Paternain, Vicente Damian

31699 (Olloki)

510

1

109

Lehorreko alorra

ES-11

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

24.176

1

286

Elkorra

ES-12

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

78

1

285

Elkorra

ES-13

Paternain Idoate, Petra

San Adrian, 5 (Olloki)

13

1

280

Mota askotako zuhaitzak

Aldi baterako obren eta desbideraketen okupazioak ukitutako lurzatiak

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

FINKA ZENBAKIA

JABEA ETA HELBIDEA

DESJ. AZALERA

(m²)

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

(m²)

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

UHARTEKO UDAL MUGAPEA

HU-03

Uharteko Udala

San Juan plaza, 1 (Uharte)

275

2

433

Lurzorua

HU-10

Uharteko Udala

San Juan plaza, 1 (Uharte)

1.759

2

1261

Lurzorua

HU-11

Uharteko Udala

San Juan plaza, 1 (Uharte)

156

2

1262

Lurzorua

HU-12

Ilundain Iribertegui, Juana María

Zubiarte, 55 (Uharte)

494

2

585

Lehorreko alorra

HU-12.1

Uharteko Udala

San Juan plaza, 1 (Uharte)

125

2

1265

Lurzorua

HU-13

Iruñeko Artzapezpikutza

Andre Maria Erreginaren plaza, 1 (Iruña)

134

2

584

Lehorreko alorra

HU-39

Uharteko Udala

San Juan plaza, 1 (Uharte)

787

2

1246

Lurzorua

Maileguak eta zabortegiak

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

FINKA ZENBAKIA

JABEA ETA HELBIDEA

DESJ. AZALERA

(m²)

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

(m²)

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

ARANGUREN IBARREKO UDAL MUGAPEA

AR-1

Arangurengo Kontzejuaren herrilurrak

San Bizente, 31 (Aranguren)

83.225

11

273 A

Lehorreko alorra

AR-2

Arangurengo Kontzejuaren herrilurrak

San Bizente, 31 (Aranguren)

1.767

11

273 B

Larreak

AR-3

Arangurengo Kontzejuaren herrilurrak

San Bizente, 31 (Aranguren)

233

11

273 C

Larreak

Ukitutako zerbitzuak

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

FINKA ZENBAKIA

TITULARRA ETA HELBIDEA

ZORTASUN
EZARPENA
(ml-m²)

DESJ.
Zk.- m²
EUSK.-KUTX.

ALDI BATERAKO
OKUPAZIOA
(m²)

ZERBITZU MOTA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

UHARTEKO UDAL MUGAPEA

HU-01

Uharteko Udala

San Juan plaza, 1 (Uharte)

3

11

97

Gasa

2

860

Lurzorua

HU-01.1

Diaz Huder,Francisco Javier

Olazbide auzoberria, 4 (Olatz)

8

Gasa

2

859

Zoladura

HU-02.1

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

5

16

68

Euri ura

2

1281 B

Elkorra

HU-03.1

Orbaiceta Zabalza, Ignacio

Navas de Tolosa, 27 (Iruña)

9

27

1-16

142

Euri ura

1

750

Zuhaixkak

HU-03.2

Orbaiceta Zabalza, Ignacio

Navas de Tolosa, 27 (Iruña)

58

173

767

Euri ura

1

1142

Zoladura

HU-03.3

Remón Sanzol, M.ª Luisa

Moisés Barado, 1, 1. A (Uharte)

87

Euri ura

1

438 B

Elkorra

HU-03.4

Uharteko Udalaren herrilurrak

San Juan plaza, 1 (Uharte)

8

24

90

Euri ura

1

740 A

Zurzuriak

HU-03.5

Erice Orradre, María Esperanza

Zubiarte, 35, 1.a (Uharte)

51

153

334

Euri ura

1

749 A

Lehorreko alorra

HU-03.6

Erice Orradre, María Esperanza

Zubiarte, 35, 1.a (Uharte)

15

Euri ura

1

749 B

Larreak

HU-06

Uharteko Udala

San Juan plaza, 1 (Uharte)

71

28

187

83

2-8

166

140

Saneam.

Horn.

Energ.

Tel.

Euri ura

2

2

1033

1033

Lurzorua

Lurzorua

HU-08.3

AC Itaroa, S.L.

Intxaurdia, 5 (Uharte)

37

4

87

18

2-8

398

172

Horn.

Saneam.

Tel.

Energ.

Euri ura

2

2

1188

1188

Aparkalekua

Aparkalekua

HU-10

Uharteko Udala

San Juan plaza, 1 (Uharte)

31

116

2-14

407

Energ.

2

1261

Lurzorua

HU-35

Lusarreta Sario, Angel Javier

Lusarreta Sario, José Antonio

Pakearen ibilbidea, 7-2. D (Burlata)

97

Tel.

2

671

Larreak

HU-36

Lusarreta Sario, Angel Javier

Lusarreta Sario, José Antonio

Pakearen ibilbidea, 7-2. D (Burlata)

7

23

1-4

82

Tel.

2

672 A

Elkorra

HU-37

Ilárraz Urtasun, José Javier

Antso Jakitunaren hiribidea, 24-8. D

(Donostia)

Ilárraz Urtasun, Jesús María

Boulevard zumardia, 25-5. I

(Donostia)

Ilárraz Urtasun, Miguel Francisco

Orreaga, 4 (Uharte)

17

Saneam.

2

673

Lehorreko alorra

HU-38

Uharteko Udala

San Juan plaza, 1 (Uharte)

50

Saneam.

Euri ura

2

1245

Lurzorua

HU-38.1

Uharteko Udala

San Juan plaza, 1 (Uharte)

46

Saneam.

2

1237

Lurzorua

HU-39

Uharteko Udala

San Juan plaza, 1 (Uharte)

13

41

259

Saneam.

Euri ura

2

1246

Lurzorua

ESTERIBARKO UDAL MUGAPEA

ES-01.1

Esteribarko Udala

Orreagako etorbidea, 13 (Zubiri)

19

15

21

56

49

60

254

241

174

Saneam.

Horn.

Tel.

1

1

1

568

568

568

Lurzorua

Lurzorua

Lurzorua

ES-01.2

Esteribarko Udala

Orreagako etorbidea, 13 (Zubiri)

48

Saneam.

1

1057

Lurzorua

ES-02.1

Ilundain Paternain, Vicente Damian

31699 (Olloki)

17

15

85

Saneam.

1

123

Lurzorua

ES-03.1

Indurain Eugui, Víctor

San Andres, 2 (Atarrabia)

42

29

257

Saneam.

1

124

Lurzorua

ES-04.1

Ilárraz Urtasun, Jesús María

Boulevard zumardia, 25-5. I

(Donostia)

65

92

1-2

445

Saneam.

Gasa

1

128

Lurzorua

EGUESIBARKO UDAL MUGAPEA

EG-1

Eguesibarko Udala

San Martin, 26 (Egues)

24

Gasa

13

619

Lurzorua

EG-1.1

Eguesibarko Udala

San Martin, 26 (Egues)

17

31

2-8

224

32

Saneam.

Horn.

Energ.

Gasa

13

13

620

620

Lurzorua

Lurzorua

F1209016

Iragarkiaren kodea: F1209016