127. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 46/2012 prozedura

Juan Francisco Piñas Gonzálezek eskaturik, norberaren lan arazoak direla-eta, Urriza Promociones Técnicas, S.L.ren aurka epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 46/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Alderdi betearazleari ordaintzeko erreklamatzen diren diru kopuruak ezin izan dira lortu, betearazpenpeko alderdiaren ondasunak atxikitzeko egin diren jarduketek eta ikerketek ez baitute emaitza positiborik izan. Beraz, egin bedi kaudimengabeziaren deklarazioa eta, hori baino lehen, LJALaren 276.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, entzunaldia eman bekie alderdiei eta Soldatak Bermatzeko Funtsari, hamabost eguneko epean beren eskubideari komeni zaiona eska dezaten, betearazpen-prozedurak aurrera egiteko. Hala egiten badute, zordunaren ondasun zehatzak izendatu beharko dituzte, horien gaineko betearazpena abiaraz dadin.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea epaitegi honetan, idazkari judizialari zuzendua, jakinarazpena jaso eta ondoko HIRU egun balioduneko epean; alderdiei jakinarazten zaie errekurtsoa jartze hutsak ez duela etenen errekurritutako ebazpena (LJALaren 186.3 eta 187. artikuluak).

Eta Urriza Promociones Tecnicas, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 29an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1208871