127. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 57/2011 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Gregorio Sánchez Cillero, Carlos Manuel Cordeiro Rodrigues, José María Ramos Da Silva, Jorge Do Nascimiento Martins Gallego eta Gonzalo González Fernández jaunek eskaturik, Isidro José Pereira Da Costaren, Construcciones Isidro Pereira Sociedad Limitadaren eta Construcciones Schipol Sociedad Limitadaren aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 57/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da 2011ko urriaren 3an:

Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdien, hots, Construcciones Schipol Sociedad Limitadaren eta Isidro José Pereira Da Costaren kaudimengabezia partziala deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe betearazpen-prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu, eta berresten da Construcciones Isidro Pereira Sociedad Limitada enpresaren kaudimengabeziaren deklarazioa, 2012ko martxoaren 9koa. Ezartzen da kaudimengabezia horren printzipala 207.830,62 euro dela enpresa guztientzat (hala, zuzentzen da 2012ko martxoaren 9ko autoan finkatutako zenbatekoa), interesak 12.534,04 euro eta 20.890,07 kostuak, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuak.

Hona hemen betearazle bakoitzari printzipalagatik zer zor zaion: Gregorio Sánchez Cillerosi, 33.563,25 euro; Gonzalo González Fernándezi, 33.849,75 euro; Jorge Do Nascimiento Martins Gallegori, 47.745,43 euro; José María Ramos Da Silvari, 45.866,31 euro eta Carlos Manuel Cordeiro Rodriguesi, 46.805,88 euro.

Behin ebazpen hau irmo bihurturik, igor bekio ebazpen horren kopia dagokion erregistroari, jakin dezan eta jasota gera dadin.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela organo judizial honi zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du eteteko ondoriorik sortuko (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 186.3 eta 187. artikuluak).

Eta Isidro José Pereira Da Costari, Construcciones Isidro Pereira Sociedad Limitadari eta Construcciones Schipol Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko ekainaren 6an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1208841