127. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 97/2012 prozedura arrunta

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: José Ramón Araque González jaunak eskaturik Color y Técnicas para Pintar y Decorar, S.L.ren (Colortec, S.L.) eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 97/2012 prozeduran, xedapen zatian honela dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut José Ramón Araque González jaunak, diru kopuru bat erreklamatzeko, Color y Técnicas para Pintar y Decorar, S.L.ren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 16.839,09 euro ordaintzera. Kopuru horretatik 13.567,44 eurok %10eko berandutza-interesak sortuko dituzte, eta Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut deklarazio honi men egitera.

Jakinaraz bekie epaia alderdi guztiei, adieraziz haren aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, epaia jakinarazi eta ondoko bost egun balioduneko epean. Horretarako, aski izanen da epaia jakinaraztean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea. Zilegi izanen da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek bertan agertzea edo idazkia aurkeztea. Errekurtsoaren berri ematean, alderdi errekurtsogileak errekurtsoa zuzenduko duen legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatu beharko du.

Enpresari ohartarazten zaio ezen, errekurtsoa jarriz gero, horren iragarkiarekin batera, Lan arloko epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito, S.A., Banco de Vitoria, S.A.) irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan 300 euro sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko duela. Kontua Iruñeko Nafarroako Gorteak kaleko 5ean dagoen sukurtsalekoa da (0030 1846 42 0005001274 kontua, 3159 0000 65 0097 12 prozedura). Halaber, banku eta kontu berean baina aparteko eragiketa batean kondenaren diru-zenbatekoa sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da, 3159 0000 67 0097 12 prozedura zenbakia adieraziz. Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkezten ahalko da, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Color y Técnicas para Pintar y Decorar, S.L.ri (Colortec, S.L.), Arturo Huarte Lozari eta Francisco Javier Riballo Martínezi legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko ekainaren 6an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1208904