127. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 290/2012

Rosa M.ª Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Dimitar Orfeev Chalovek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Construcción y Albañilería Balcanes, S.L., enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000290/2012 prozeduran, honako epaitza duen epaia eman da 2012ko maiatzaren 31n:

Baiesten dut Dimitar Orfeev Chalov jaunak, kaleratzea dela-eta, Construcción y Albañilería Balcanes, S.L., enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarri duen demanda eta, horrenbestez, deklaratzen dut alderdi demantatuak bidegabeki kaleratu zuela alderdi demandatzailea, 2012ko otsailaren 6tik aurrerako ondorioekin. Hori horrela, kondena hau ezartzen dut:

Enpresa demandatua kondenatzen dut Dimitar jauna kaleratu aurreko baldintzak berberetan eta lanpostu berean berriro onartzera ala hamazazpi mila laurehun eta berrogeita bi euro eta berrogeita zortzi zentimo (17.442,48 euro) ordaintzera. Aukera hori epai hau jakinarazi eta bost eguneko epean egin beharko du. Alderdi demandatuak ez badu espresuki aukeratzen demandatzailea berriro onartzea ala kalte-ordaina ematea, berriro onartu behar duela ulertzen da.

Enpresa demandatua kondenatzen dut, orobat, hautua edozein dela ere, Dimitar jaunari kaleratu ondoko egunetik hasita epai hau jakinarazi bitarte, biak barne, sorrarazitako tramitazioko soldatak ordaintzera, hots, hirurogeita sei euro eta zazpi zentimo gordin (66,07 euro) eguneko, eta Gizarte Segurantzan alta emanda edukitzera, soldata horiei dagokien aldian.

Eta Soldatak Bermatzeko Funtsa deklarazio horri men egitera kondenatzen dut.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, eta zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetan agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston (Nafarroako Gorteak kalea, 5, Iruña) duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, 0030 1846 42 0005001274 kontuan (3158 0000 65 0290 12 prozedura), 300,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da eta, horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina banku eta kontu berean, kondenaren xede den dirua sartu izanarena (3158 0000 69 0290 12 zenbakia aipatuz).

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada. Legelariak ordezkari lanak ere eginen ditu, non eta hark ez duen propio ordezkari bat izendatzen.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Construcción y Albañilería Balcanes, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko ekainaren 5ean.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1209586