127. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 768/2011 B Atala demanda

Rosa M.ª Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: María Turrillas Sabalzak eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Pronacal, S.L.ren, Soldatak Bermatzeko Funtsaren eta Manuel González Boza Erroren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 768/2011 B Atala prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

María Turrillas Sabalza andrea atzera egintzat jotzen da, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta Pronacal, S.L.ren, Soldatak Bermatzeko Funtsaren eta Manuel González Boza Erro jauna konkurtso-administratzailearen aurka jarritako demandan; demandaren ondorioz egindako jarduketak artxibatuko dira beste tramiterik gabe, eta horren oharra jasoko da erregistro liburu egokian.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan zenbakia eta urtea idatzi behar dira, eta kontzeptu gisa: "31. errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira, eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Hori erabaki eta sinatzen dut.

Eta Pronacal, S.L. enpresaren legezko ordezkariari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, hura non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko ekainaren 8an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1208855