127. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 284/2012 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan 284/2012 falta-judizioa bideratzen ari dela, lesioengatik, eta horren gaineko ebazpena eman dela. Hona hemen, hitzez hitz:

Rebeca Esther Alonso Adrian epaile magistratu andrearen probidentzia.

Iruñean, 2012ko ekainaren 7an.

Daniel Cascallar Chantada jaunak aurkeztutako idazkia erants bekie autoei; epaiaren kontrako apelazio-errekurtsoa garaiz eta behar den moduan jarri da eta tramitatzeko onartzen da.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Antolaketa eginbidea. Jakinaraz bekie errekurtsoa gainerako alderdiei, eta 10 eguneko epea eman, egokitzat jotzen badute aurkaratze edo atxikitze idazkia aurkez dezaten. Epe hori amaitzen denean, igor bitez Probintzia Auzitegira auto hauek, aurkezten diren idazki guztiekin batera.

Eta jakinarazteko balio izan dezan eta epaitegiko idazkaritzan apelazio-dokumentuak dituenak Piotr Latori igortzeko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko ekainaren 7an.-Epaile magistratua, Rebeca Esther Alonso Adrian.

Iragarkiaren kodea: J1208839