127. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 2a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Espedientea: A/31/02232

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak (1986ko apirilaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) onetsi zuen Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 116. artikuluan ezarritakoarekin bat, aditzera ematen da, orok jakin dezan: Kantauri aldeko Ur Konfederazioak 2012ko maiatzaren 28an emandako ebazpenaren bidez, berariazko espedientea bideratu ondoren, baimena eman zaio Zalaburuko errekako Uraren Erabiltzaileen Erkidegoari iturriko uraren aprobetxamendu baten titularra eta ezaugarriak aldatzeko. Aprobetxamendua Lesakako udal mugapeko (Nafarroa) Zala auzoan dago eta Zalaburu aldera doan ura hartzen da, etxeko erabileretarako. Egungo emaria 1.840 litrokoa da egunean, eta hemendik aurrera 1.840 litrokoa egunean. Era berean, obra aldatu eginen da beste bi erabiltzaile sartzeko.

Oviedon, 2012ko maiatzaren 28an.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Arloko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Luis Gil García.

Iragarkiaren kodea: E1209110