127. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 2a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2012-EXT-56/2007-RC-1424

Ebroko Ur Konfederazio honetako ur komisarioak 2012ko maiatzaren 3an hartutako erabakiaren bidez, ur aprobetxamendu baten eskubideak amaitzeko espediente bat ofizioz hasi da, duela hiru urte baino lehenagotik, jarraian, ustiatu gabe dagoelako, Zaraitzu ibaian, Uskartzen, Galozeko udal mugapean (Nafarroa). Indar eragilerako eman zitzaion aprobetxamendu hori Uskartzeko Kontzejuari, eta Ur Publikoen Aprobetxamenduaren Erregistroan inskribatu zen 28.621 zenbakiarekin.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko maiatzaren 24an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1209135