127. ALDIZKARIA - 2012ko uztailaren 2a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2012-EXT-58/2007-RC-1289

Ebroko Ur Konfederazioko ur komisarioak 2012ko maiatzaren 3an erabakita, ofizioz abiarazi da ur aprobetxamendu baten eskubideak amaitzeko espedientea, duela hiru urte baino lehenagotik jarraian ustiatu gabe dagoelako, Zugastogiko errekatik, Arrietan, Artzibarko (Nafarroa) udal mugapean. Aprobetxamendu hori Juan Martín Errori eman zitzaion ureztaketarako, eta Ur Publikoen Aprobetxamenduaren Erregistroan 28509 zenbakiarekin inskribatu zen.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta amaitzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko maiatzaren 24an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1209133